13. KONPROMISOA
Lankidetza publiko-pribatuko proiektuak abiaraztea, gizartean balioa sortzeko

5. ARDATZA. Lankidetza publiko-pribatua sustatzeari lotutako konpromisoak

Sail/talde arduraduna

Ahaldun Nagusiaren Kabinetea.
Bizkaiko Behatokiaren Zuzendaritza Nagusia

Beste aktore batzuk

Gobernukoak
Sail guztiak

Sozietate zibila, sektore pribatua
Mentore taldea: Udalak eta mankomunitateak, lanbide-heziketako zentroen sareak, unibertsitateak, ekonomia- eta enpresa-sareko ordezkariak, Euskadiko Gazteriaren Kontseilua, elkarteetan ez dauden gazteak...

Lortu nahi den egoera edo konpondu nahi den arazoa

Programaren xedea da Bizkaiko gazteen behar ekonomiko, sozial eta kultural guztiei erantzuteko beharrezkoak diren sareak, loturak eta aukerak sortzea. Saregile Eredua sortu eta sistematizatuta, Foru Aldundiak sustatutako jarduketa, esku-hartze eta proiektuen eta sektore publikoaren eta pribatuaren arteko lanari esker sortutakoen balioa ezagutaraztea lortuko da eta Bizkaia gazteriarentzat aukerak sortzen dituen lurraldea izango da.

Helburu nagusia

Bizkaia gazteriarentzat aukerak ahalbidetu eta sortzen dituen lurraldea izatea, arlo horretan eragina duten eragile publiko eta pribatu guztien erantzunkidetasunean oinarrituta.

Konpromisoaren deskripzio laburra

Orain arte, lurraldean, gazteen eta eragileen artean egon den harreman-ereduaren paradigma aldatu nahi da. Sarea sortu nahi da, baita Bizkaiko gazteentzako aukera ekonomikoak eta sozialak ere, eta gazteak erakundeen plangintza estrategikoan eta jardun politikoan inplikatu nahi dira.

Aintzat hartu den OPG erronka

Erronka nagusi biri erantzun nahi zaie, hau da, baliabideen kudeaketa eraginkorragoa egitea eta zerbitzu publikoak hobetzea.

OPG balioak

Konpromiso hau bat dator parte-hartzearen balioekin; kasu honetan, garapen-mailarik handienean, gizarte-eragileak inplikatzen baitira zerbitzuak definitzeko, eta haien jarraipena eta ebaluazioa egiteko. Beraz, zerbitzuak elkarrekin kudeatzeko ekimen gisa sailkatu daiteke.

Anbizioa (espero diren emaitzak)

Zerbitzuen bizi-ziklo osoan, 3 lankidetza-ekimen eta -proiektu abiarazi nahi dira, gutxienez. Horrez gainera, proiektu horien ebaluazio bateratua egin nahi da parte hartzen duten erakundeekin, beste ekimen batzuetan aplikatzeko modukoak diren hobetzeko elementuak identifikatzeko. Eta eredua parte-hartzearen bidez sistematizatu nahi da, eta praktika on gisa aurkeztu nahi da nazioarteko foroetan.

Konpromisoa lortzeko bidean neurtu eta egiaztatu daitezkeen helburuak

Berria edo indarrean

Hasiera-data

Amaiera-data

Gazteek sustatutako eta sinergia publiko-pribatuek ahalbidetutako proiektuak eta ekimenak INDARREAN 2017ko martxoa 2017ko abendua
Saregile Ereduaren diseinua eta eskumenen sistematizazioa, beste leku batzuetan ezartzeko INDARREAN 2017ko martxoa 2017ko abendua
Gazteen parte-hartzea lurralderako politika publikoak definitzeko eta egiaztatzeko prozesu parte-hartzaileetan INDARREAN 2017ko martxoa 2017ko abendua