12. KONPROMISOA
Lankidetza publiko-pribatuko proiektuak abiaraztea, gizartean balioa sortzeko

5. ARDATZA. Lankidetza publiko-pribatua sustatzeari lotutako konpromisoak

Sail/talde arduraduna

Gizarte Ekintza
Autonomia Pertsonala Sustatzeko Zuzendaritza Nagusia

Beste aktore batzuk

Gobernukoak
N/A

Sozietate zibila, sektore pribatua
Bizkaiko hirugarren sektoreko entitateak (gehienak Sareen Sarea sareko kideak).

Lortu nahi den egoera edo konpondu nahi den arazoa

Gizarte-ekimeneko eta gizarte esku-hartzeko erakundeek osatzen dute Bizkaiko hirugarren sektore soziala, eta sektore indartsua da, eta arreta ematen die bere gizarte-oinarriari, kudeatzen duen bolumen ekonomikoari, barne-egituraketari eta gizarte-ekarpenari. Interes orokorrekin ekimen solidario asko bultzatzen ditu, eta ibilbide luzea du sektore publikoarekin lankidetzan.

Ibilbide horrekin jarraituz, sendotu egin nahi dira elkarrizketa zibila, foru-erantzukizuneko gizarte-zerbitzuak emateko eredu mistoa eta lankidetza gizarte-balioa duten sortutako beste proiektu edo ekimenetan.

Helburu nagusia

Lankidetza publiko soziala handitzea eta hobetzea gizarte-balioa sortzera bideratutako politikak, arreta-sareak, zerbitzuak eta proiektuak definitzeko, gauzatzeko eta ebaluatzeko orduan, bai eta horien jarraipena egitean ere.

Konpromisoaren deskripzio laburra

Lankidetza publiko sozialeko hainbat ekimen edo proiektu identifikatzea eta bultzatzea Bizkaiko hirugarren sektore sozialeko sare eta erakundeekin.

Aintzat hartu den OPG erronka

Erronka nagusietatik biri erantzutea lortu nahi da, hau da, baliabideak modu eraginkorragoan kudeatzea eta zerbitzu publikoak hobetzea.

OPG balioak

Konpromiso hau parte-hartze eta gobernantzaren balioekin dago lerrokatuta, lankidetza publiko sozialeko ekimenen eta elkarrekiko kudeaketaren bitartez.

Anbizioa (espero diren emaitzak)

Bizkaiko Elkarrizketa Zibilerako Mahaia aktibatu eta eratu nahi da, desgaitasuna duten pertsonen parte-hartzea eta bizi-kalitate sustatzeko plana garatu nahi da eta zahartze aktiborako esparruan lankidetza publiko-pribatua sustatu nahi da Bizkaiko Adinekoen Kontseiluarekin.

Konpromisoa lortzeko bidean neurtu eta egiaztatu daitezkeen helburuak

Berria edo indarrean

Hasiera-data

Amaiera-data

Elkarrizketa zibila finkatzea Bizkaiko Elkarrizketa Zibilerako Mahaia eratuz INDARREAN 2016ko urria 2019ko martxoa
Desgaitasuna duten pertsonen parte-hartzea eta bizi-kalitatea sustatzeko plana bultzatzea, hedatzerakoan lan-mahaiak osatuz INDARREAN 2016ko martxoa 2019ko martxoa
Bizkaiko Adinekoen Kontseilua dinamizatzea, Bizkaiak aurrera egin dezan adin guztietarako lurraldea izatea erdiesteko INDARREAN 2015eko abendua 2019ko martxoa