11. KONPROMISOA
Balio ekonomikoa sortzea, Lurraldeko enpresekin batera ekimenak sustatuta

5. ARDATZA. Lankidetza publiko-pribatua sustatzeari lotutako konpromisoak

Sail/talde arduraduna

Ekonomi eta Lurralde Garapena
Enpresak Sustatzeko eta Ekonomia Garatzeko Zuzendaritza Nagusia

Beste aktore batzuk

Gobernukoak
N/A

Sozietate zibila, sektore pribatua
Bizkaiko enpresak eta ETE-ak

Lortu nahi den egoera edo konpondu nahi den arazoa

Bizkaiko Lurralde Historiko enpresa gehienak enpresa txiki eta ertainak dira. Gure Lurraldeko ekonomia gero eta lotuago dago mota horretako enpresetara. Hala ere, potentzial, esperientzia eta kualifikazio handia izan arren, nazioartekotzen laguntzeko estrategia publiko baten beharra dute; besteak beste, berrikuntzarako eta haien arteko lankidetzarako.

Helburu nagusia

Enpresa-sarea sendotzea eta Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Lurraldeko enpresa eta ETE-en arteko lankidetza-modu berriak ezartzea.

Konpromisoaren deskripzio laburra

Lurraldeko enpresekin batera, haiei laguntza emateko zenbait jarduketa-eremu definitzea.

Aintzat hartu den OPG erronka

Erronka nagusi biri erantzun nahi zaie, hau da, baliabideen kudeaketa eraginkorragoa egitea eta zerbitzu publikoak hobetzea.

OPG balioak

Konpromiso hau bat dator parte-hartzearen balioekin; kasu honetan, garapen-mailarik handienean, enpresak, ETE-ak eta autonomoak inplikatzen baitira zerbitzuak definitzeko, eta haien jarraipena eta ebaluazioa egiteko. Beraz, zerbitzuak elkarrekin kudeatzeko ekimen gisa sailkatu daiteke.

Anbizioa (espero diren emaitzak)

Lankidetzako ekimen eta proiektuak abiarazi nahi dira, zerbitzuen bizi-ziklo osoan. Horrez gainera, proiektu horien ebaluazio bateratua egin nahi da parte hartzen duten erakundeekin, beste ekimen batzuetan aplikatzeko modukoak diren hobetzeko elementuak identifikatzeko.

Konpromisoa lortzeko bidean neurtu eta egiaztatu daitezkeen helburuak

Berria edo indarrean

Hasiera-data

Amaiera-data

Elkarlanean proiektua abiaraztea BERRIA 2015eko iraila 2019ko apirila
2i proiektua abiaraztea BERRIA 2017ko urtarrila 2019ko apirila
3i proiektua abiaraztea BERRIA 2016ko urtarrila 2019ko apirila