10. KONPROMISOA
Burokrazia murriztea

4. ARDATZA. Gobernu irekiaren garapen teknologikoari lotutako konpormisoak

Sail/talde arduraduna

Modernizaziorako Zuzendaritza Nagusia, Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako Saila

Beste aktore batzuk

Gobernukoak
Proiektuko prozeduretako izapideen ardura duten foru sailak

Sozietate zibila, sektore pribatua
Lurraldeko erakunde sozialak
Eskuespenak, lizentziak eta baimenak eskatu dituzten enpresak eta beste eragile batzuks

Lortu nahi den egoera edo konpondu nahi den arazoa

Bizkaiko Lurralde Historikoko pertsona eta erakundeei irisgarriago eta errazago bihurtzea BFArekin egin behar dituzten izapideak.

Helburu nagusia

Herritarren eta Administrazioaren arteko harremana sinplifikatzea, prozesuak murriztuz, izapideak online eginez, elkarreragingarritasunaren bidez eta kanal anitzeko arretaren bitartez.

Konpromisoaren deskripzio laburra

Ahalik eta administrazio-prozedura gehien sinplifikatzea eta izapideak zein agiriak murriztea. Administrazio-prozedurak homogeneizatu eta sinplifikatzea.

Aintzat hartu den OPG erronka

Baliabideak modu eraginkorragoan kudeatzea, izapideak sinplifikatuta.

OPG balioak

Konpromiso hau bat dator OGP ekimenak administrazio hurbilagoa sortzeko eta burokrazia murrizteko dituen balioekin.

Anbizioa (espero diren emaitzak)

Administrazio-prozedurak sinplifikatzea eta efizientzia hobetzea, indarrean dagoen araudiaren babesean. Herritarrei ematen zaien informazioa homogeneoagoa eta erabilerrazagoa izatea, eta BFAren egoitza elektronikoan eskuragarri jartzea.

Konpromisoa lortzeko bidean neurtu eta egiaztatu daitezkeen helburuak

Berria edo indarrean

Hasiera-data

Amaiera-data

Administrazio-prozeduren errebisioa bi arloetan proiektua garatzeko: «Laguntzak eta diru-laguntzak» eta «Eskuespenak, lizentziak eta baimenak» BERRIA 2015eko urria 016ko abendua
Proiektu pilotuak ezartzea (2), hauek ebaluatu eta, gainontzeko prozedura erlazionatuetan garapena planifikatu BERRIA 2016ko abendua 2019ko apirila