
BIZKAIA GOAZEN 2030
Gizarte zein lurralde kohesioa eta aukera berdintasuna dituen Bizkaia
2 ardatza, helburua:
Aukeren berdintasunean
Ekintza aukeratu:
-
Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeen seme-alabak artatzeko programa
Aurrerapen-maila:
%100Familian esku hartzeko programa, bikotearen barruan genero-indarkeriaren biktima diren adingabekoei arreta eskaintzean espezializatu dena. Programa 2016an jarri zen abian eta era egokian ari da garatzen bere bi ildoetan:
- Egonaldi ertain-luzeko zentroan dauden umeekin burutzen den esku hartze terapeutikoko Orain programa. 2016tik, Orain programaren bidez, 37 neska-mutili eman zaie arreta.
- Txikiak programa, euren familiekin etxeetan bizi diren eta genero-biolentziaren biktimak diren umeentzako programa. Honen barruan, 2016 eta 2018 artean, arreta jaso duten umeak, guztira, 78 izan dira.
Programa hauen bidez, ez dira seme-alabak soilik tratatzen, izan ere, genero-indarkeriaren biktima diren gurasoak ere tratatzen dira.
-
Pertsonen salerosketaren aurkako Bizkaiko plan integrala
Aurrerapen-maila:
%100Bizkailab Hitzarmenaren barruan: “Gizakien salerosketa prostituziora bortxatzeko: Informatzaile gakoen ondorioak” gaiari buruzko azterlana egin da.
Halaber, 2017an zehar bi mintegi burutu ziren eta horietan arloan adituak diren pertsonek eta hirugarren sektoreko eta botere judizialeko pertsonek hartu zuten parte. Azterlana amaitu ondoren eta bi mintegiak egin ondoren, esplotazio sexualerako helburuekin salerosketen biktimak diren emakumeekin esku hartzeko Plana egiten hasi zen.
Gaur egun, Bizkaian pertsonen salerosketaren aurkako Esku Hartzeko Plana 2019rako aurrekontuen proiektuan eginda, egutegiratua eta bilduta dago. 2019ko urtarrilaren 1ean martxan jarriko da eta 5 ardatzen inguruan egituratuko da: Arreta Integrala, Prestakuntza, Prebentzioa eta Sentsibilizazioa, Koordinazioa eta sareko lana eta Ikerketa eta ezagutzaren hobekuntza.
-
Gizarte-bazterketa handia pairatzen duten etxegabeekin esku hartzeko dispositiboa
Aurrerapen-maila:
%100Habitat Bizkaia Programaren oinarria etxerik gabeko egoeran dauden pertsonentzako Housing First eredua da.
Dispositibo honen helburua elementu egonkorra den etxebizitzara iristeko aukera ematea da, etxebizitza horrek etxerik ez duten eta gizarte bereizkeria egoera larrian bizi diren pertsonen kasuan autonomia eta segurtasuna ematen duelako.
2016ko irailean lankidetza hitzarmena harpidetu zen Zubietxe Elkartearekin eta hitzarmen-proposamenak garatu dira udalerriekin etxebizitza horiek eskura jartzearen ondoreetarako.
Programaren erabiltzaile kopurua 21ra heldu da eta programaren emaitzak oso onak direla uste da.
-
Errefuxiatuekin esku-hartze soziala egiteko Goihabe programa
Aurrerapen-maila:
%100Goihabe gizarte-inklusiorako programa integral bat da, errefuxiatuak gurera ailegatu eta haien harrera egin osteko garaian garatzen dena. Harrera-prozesua Espainiako Gobernuaren Barne Ministerioari dagokio eta Bizkaiko Foru Aldundiak laguntza-lanak egiten ditu, fase horretan hutsuneak edo urritasunak ikusten direnean.
Programa abian jarri zen arlo honetan pilatutako esperientzia dela eta hautatu ziren gizarte ekimeneko irabazteko asmorik gabeko lau erakunde hauekin: CEAR, Espainiako Gurutze Gorria, Cáritas eta Ellacuría Fundazioa.
2017an arreta psikologiko espezializatuko zerbitzu berria jarri zen abian. Zerbitzu hori Lagungo erakundearekin egin da.
Programa martxan jarri zenetik, 500 kasuk jaso dute arreta.
-
Nazioarteko lankidetzarako plan zuzentzailea lantzea
Aurrerapen-maila:
%1002017ko maiatzaren 2an Bizkaiko Foru Aldundiaren Gobernu Kontseiluak Lankidetzarako Plan Zuzentzailea onetsi zuen. Plan horrek garapenerako lankidetzarako jarduteko zeharkako ildoak, lehentasun geografikoak eta lehentasunezko sektoreak ezartzen ditu 2019ra arte.
Bizkaiko Foru Aldundiarentzat plan hau lankidetza deserdiratuaren barruan kokatzen da, hau da, Lurraldean finkatuta solidaritate-loturak ezartzeko, toki garapeneko prozesuak laguntzeko eta deserdiratzeko, erakundeak eta gizarte zibila sendotzeko eta partaidetzako esparruak sortzeko aukerak ematen dituen ekintza moduan ulertuta, herritarren hurbiltasuna aprobetxatuz gizarte eraldaketarako hezkuntzan sakontzeko bidea ematen dutenak. Helburu nagusia lankidetzako politika publiko guztietan ardatzak diren zeharkako ildoak eguneratzea da eta, aldi berean, lehentasun geografikoak eta sektorialak ezartzea eta jarduteko sektorerik garrantzitsuenak finkatzea.
-
Berdintasunari buruzko Foru Arauaren proiektua
Aurrerapen-maila:
%100Berdintasunari buruzko Foru Arauaren proiektua 2018ko martxoaren 20an onartu du Gobernu Kontseiluak eta ekainaren 20an Bizkaiko Lurralde Historikoaren Berdintasunari buruzko Foru Arautzat onartu dute Bizkaiko Batzar Nagusiek.
Berdintasunari buruzko Foru Arau honek Bizkaiko Foru Aldundiaren ekintza bideratu behar duten printzipioak eta helburuak finkatzen ditu, emakume eta gizonen berdintasunari dagokionez, zenbait estrategia-lerroren bidez, hala nola berdintasun politiken zeharkakotasuna, ahalduntzea eta baloreak aldatzea, bateragarritasuna eta erantzunkidetasuna, eta genero-indarkeriarekin bukatzea.
Araua 2016ko maiatzean hasi zen idazten eta hiru maila dituen, hau da, soziala, politikoa eta teknikoa, parte-hartze prozesu baten bidez egin da.
-
Bizkaia erreferentzia-nodo bilakatzea gizarte-berrikuntzan
Aurrerapen-maila:
%75Ekintza Soziala eta Ekonomia eta Lurralde Garapena sailek bultzatutako gizarte berrikuntza eta ekintzailetza programaren bidez, proiektu berritzaileak babesten dira hurrengo eremu hauetan: zahartzea, desgaitasuna, hezkuntza eta gazteria, garapen jasangarria, gizarte-bazterketa eta gizarte- eta osasun-zerbitzuak. Orotara, 2016 eta 2018 artean egindako deialdien bidez, 39 gizarte proiektu berritzaile babestu dira, 60 enplegu sortzeko ahalmena izan dutenak. Ildo beretik, Bizkaia gizarte-berrikuntzan erreferentzia-nodo bilakatzeko helburuarekin, hainbat tailer-ziklo antolatu dira. Ziklo hauetan 700 pertsonak baino gehiagok parte hartu du 2016tik eta honakoak lantzen dira:
- hirugarren sektoreko erakundeekin gizarte-proiektuen eraginaren neurketari buruz hausnartzea, hauek beren ohiko praktikan jardueren neurketa barneratzeko eragin hirukoitzaren ikuspegitik.
- gizarte arazoak konpontzeko ideia berritzaile berriak batera sortzea bultzatzea.
- enpresa-lankidetza ereduei, aukera txokoak detektatzeari, proiektuen kontrasteari eta enpresa-proiektuak finantzatzeko formei buruz hausnartu.
Bestetik, enplegu, inklusio eta berdintasunaren eremuetako gizarte-erronkei heltzeko formula berriak erraztuko dituzten proiektu berritzaileak martxan jartzearen aldeko apustu garbia eta sendoa egin da. Horretarako, Enplegu Zuzendaritzatik lan egonkorra eta kalitatezkoa sortzeko helburua duten Berdintasun eta Gizarte-inklusioaren eremuko proiektu berritzaileak martxan jartzeko diru-laguntza programa bat garatu da. Era berean, eta politika berritzaile gisa, ebaluazio-programa bat ezarri da, efektiboagoak, eraginkorragoak eta efizienteagoak diren programak martxan jartzeko helburua duena. Langabeziaren arazoari modu arrakastatsuan aurre egingo dioten programak, gizarte-bazterketan dauden pertsonekin esku-hartze prozesuak hobetuko eta gizonen eta emakumeen arteko benetako berdintasun efektiboa lortuko dituztenak.
Azken finean, gizarte-enpresa berritzaile berriak sortzea erronka bat bada ere, ekintzaren helburu guztien multzoan ondo egiten ari da aurrera.