JARAUNSPEN BAT IZAPIDETZEA. Ogasunean egindako lehen izapidea da eta TESTAMENTUA DU eta ADJUDIKAZIOA dago

GOGORATU 650 EREDUA BETETA EKARRI BEHAR DUZULA, ADJUDIKATUTAKO ONDASUNAK BAKARRIK BARNE HARTUZ, ETA AGIRI HAUEK AURKEZTU
inprimatu PDFa (34,0 KB)

  • Orokorra:
    • Jaraunspen-adjudikazioko eskrituraren jatorrizkoa eta kopia.
    • Heriotza-ziurtagiria.
    • Azken nahietako erregistroaren ziurtagiria.
    • Testamentuaren kopia. Testamentua eman gabe hil bada, notarioaren nabaritasun-akta edo jaraunsleen aitorpen-auto judiziala.
  • Aurrezki-libretak, kontuak, zor publikoko tituluak, Burtsan kotizatzen duten akzioak:
    • Bankuen edo beste finantza-erakunde batzuen ziurtagiriak, heriotza-dataren balorazioarekin.
    • Testamentu-ahalordea duen kapital higigarria adjudikatu bada, balorazio-ziurtagiriak ahalordearen datan.
  • Ibilgailuak:

    Zirkulazio-baimena eta azterketa teknikoko txartela.

  • Beste batzuk:

    Gainerako ondasun edo eskubideen egiaztagiria.

Deitu, eta zure zalantzak argituko ditugu

946 125 500

Inprimakia betetakoan, eta beharrezko agiri guztiak bildutakoan, hemen har dezakezu ordua

ORDUA ESKATZEA