JARAUNSPEN BAT IZAPIDETZEA. Ogasunean egindako lehen izapidea da eta testamentu-ahalordea du

Orri honetan, izapide honi buruzko informazio guztia daukazu:
Foru Zuzenbideko oinordetza-fitxa. Komisarioak egindako testamentua edo testamentu-ahalordea

GOGORATU 650 EREDUA BETETA EKARRI BEHAR DUZULA, ETA AGIRI HAUEN KOPIA AURKEZTU
inprimatu PDFa (34,0 KB)

Orokorra:

  • Hildako pertsonaren eta komisarioaren NAN.
  • Heriotza-ziurtagiria.
  • Azken nahietako erregistroaren ziurtagiria.
  • Testamentuaren kopia.
  • Kausatzailearen (hildakoaren) bizileku-ziurtagiria, hil aurreko bost urtekoa.

Higiezinak:

Eskrituren eta OHZren ordainagiriaren kopia.

Aurrezki-libretak, kontuak, zor publikoko tituluak, Burtsan kotizatzen duten akzioak:

Bankuen edo beste finantza-erakunde batzuen ziurtagiriak, heriotza-dataren balorazioarekin.

Ibilgailuak:

Zirkulazio-baimena eta azterketa teknikoko txartela.

Beste batzuk:

Gainerako ondasun edo eskubideen egiaztagiria.

Deitu, eta zure zalantzak argituko ditugu

946 125 500

Inprimakia betetakoan, eta beharrezko agiri guztiak bildutakoan, hemen har dezakezu ordua

ORDUA ESKATZEA