JARAUNSPEN BAT IZAPIDETZEA. EZ da Ogasunean egindako lehen izapidea. Bizi-asegurua izapidetu dut (652 eredua)

GOGORATU 650 EREDUA BETETA EKARRI BEHAR DUZULA, ETA AGIRI HAUEK AURKEZTU
inprimatu PDFa (34,0 KB)

  • Orokorra:
    • Hildako pertsonaren, jaraunsleen edota legatu-hartzaileen NAN,
    • Heriotza-ziurtagiria.
    • Azken nahietako erregistroaren ziurtagiria.
    • Testamentuaren kopia.
    • Kausatzailearen (hildakoaren) bizileku-ziurtagiria, hil aurreko bost urtekoa.
  • Higiezinak:

    Eskrituren eta OHZren ordainagiriaren kopia.

  • Aurrezki-libretak, kontuak, zor publikoko tituluak, Burtsan kotizatzen duten akzioak:

    Bankuen edo beste finantza-erakunde batzuen ziurtagiriak, heriotza-dataren balorazioarekin.

  • Ibilgailuak:

    Zirkulazio-baimena eta azterketa teknikoko txartela.

  • Beste batzuk:

    Gainerako ondasun edo eskubideen egiaztagiria.

  • Testamentu-ahalordea erabiltzen bada:

    Ahalmen-erabileraren agiriaren jatorrizkoa eta kopia

Deitu, eta zure zalantzak argituko ditugu

946 125 500

Inprimakia betetakoan eta beharrezko agiri guztiak bildutakoan, hemen har dezakezu ordua

ORDUA ESKATZEA