IRAUNKORTASUNA ETA INGURUNE NATURALA ZAINTZEKO SAILA

Iraunkortasun eta Ingurune Naturala Zaintzeko Saila ingurune naturalaren garapena zaintzez eta babestez arduratzen da eta, aldi berean, gure lurraldeko lehenengo sektorea babestu eta sustatzen du. Horregatik, oinarrizko bi jarduera eremu ditugu: ingurumena eta nekazaritza.

Gure helburua Bizkaia orekatua lortzea da, modu iraunkorrean bizi eta hazteko. Nolanahi ere, horraino iristeko 500 pertsona ditugu herritarren zerbitzura.

Aurrekontua 2017
Bizkaiko Foru Aldundia

94,791,000

1,165,551,000 euroko guztizko aurrekontuaren %8.13

aurrekontuak 2017

ZER EGITEN DUGU?

Zuzendaritza honek bi zeregin ditu eta herritar gehienek ezagutzen dituzte: batetik, hiri hondakinak kudeatzea eta, bestetik, hondartzen kudeaketa sistema zuzendu eta koordinatzea. Azkenekoan salbamenduaren eta sorospenaren zerbitzuak, baita garbiketa eta mantentze-lanei buruzkoak ere sartzen dira, hareatzak ekipamenduez hornitzeaz gain.

Halaber, ingurumen iraunkortasunaren eremuan politikak eta ekintzak sustatzen dira, ingurumenaren ikuspegitik hezi eta kontzientziatzeko planak bultzatu ere bai, natura kontserbatzeko jarduerak sustatzen dira, baita espazio natural babestuak kudeatu ere.

Zuzendaritzak ingurumen ebaluazioak, aitorpen estrategikoak eta ingurumen inpaktuari buruzkoak burutzen ditu, ingurumen txostenekin batera. Geoaniztasun, bioaniztasun eta paisaiari buruzko ekintza planak egin eta garatzen dira, Bizkaiko Foru Aldundiak abian jarri nahi dituen ingurumen azpiegituren obrak gauzatzeko jarduera guztiez gain.

Era berean, aisialdiko gune berriak sustatzen dira, udalerriei Tokiko Agenda 21 ezartzen laguntzen zaie, Bizkaiko azpiegitura hidraulikoak aztertzen dira eta zerga-sistema iraunkorrarekin zerikusia duten gaiak izapidetu ere bai Ogasunaren Foru Sailarekin koordinatuta, besteak beste.

Zuzendaritza honen zereginen artean honakoak daude: landa egiturak eta azpiegiturak sustatzea, landareen ekoizpena eta osasuna, mahasgintza eta enologia edo animalien ekoizpen eta osasuna. Ildo horri eutsiz, adibidez, LGENF eta FEAGASk finantzatutako laguntzak eta nekazaritza nahiz abeltzaintzaren ustiapenen berariazko diru-laguntzak kudeatzen dira eta kalitatezko nekazaritza ekoizpenetan berrikuntza babesten da.

Gainera, zuzendaritza kontserbazioaren, antolamenduaren eta baso ekoizpenaren ikuspegitik Bizkaiko mendiak zaintzez arduratzen da. Ildo horri jarraiki, Sail honen erantzukizuna da baso suteen kontra defendatzea eta basoko agenteen jarduera koordinatzen du.

Aldi berean, ehiza eta arrain aberastasuna kudeatzen du (esaterako, ehizarako eta arrantzarako denboraldiak zehaztuz, debekualdiak eta debeku bereziak definituz, basoberritzeak xedatuz...) eta fauna basatia berreskuratzez arduratzen da. Horretarako, Gorlizko Fauna Basatia Berreskuratzeko Zentroa du.

PROIEKTU ESTRATEGIKOAK Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala

Programak eta zerbitzuak

albisteak