Foru Liburutegiko beirazko eraikina

Bizkaiko Foru Aldundiak, ematen dituen zerbitzuen kalitatea hobetzeko asmoz, abian jarri du bulego hau, zeinen xedea ondokoa baita: hiritarrek Administrazioarekiko harremanetan izan ditzaketen informazio-eskakizunei jaramon egitea, eraginkortasun eta kalitate irizpideak oinarri hartuz.

Tokia

Diputazio kalea, 7, beheko solairua

(Foru Liburutegiko beirazko eraikina, Aldundiko Jauregiaren atzealdea).

48008 Bilbao

Sarbidea: Moyuako metro geltokia, Aldundiko irteera. Ikusi kokapenean: Mapa

Telefonoa

  • Telefonogunea: 94 406 80 00.
  • Erregistro eta Herritarrenganako Laguntza bideratzeko Bulegoa:
    94 406 77 77
    .

Ordutegia

  • Negua

    Astelehenetik ostegunera, 8:30etatik 13:30etara, eta 16:00etatik 17:30etara.

    Ostiralean, 8:30etatik 13:30etara.

  • Uda

    Bulegoa ekainaren 1etik irailaren 30era arte arratsaldez itxita egongo da.

Ilaran itxaron nahi ez baduzu, ordua eska dezakezu aurretik:

    www.bizkaia.eus/hitzorduak

ZER EGIN DEZAKET...

  • Herri-administrazioetara bidalitako idazkien eta eskabideen erregistroa.
  • Jatorrizko agiriak egiaztatzen ditu kasu hauetan:
    • Kopia edo jatorrizko agiria Aldundian izapidetzen den espediente bati erantsi behar bazaizkio.
    • Laguntza leihatila bakar gisa aritzen bada, eta kopia edo jatorrizko agiria herri administrazio jasotzaileari zuzenean bidaltzen badizkio.
  • Aldundiaren zerbitzuen inguruko erreklamazioak eta iradokizunak jasotzen ditu.
  • Foru sailei eta haiei atxikitako erakundeei buruzko informazio orokorra ematen du, bai eta haien eskumenei eta izapideei buruzkoa ere.
  • Inprimaki eta eskaera-orri batzuk ematen ditu, eta betetzen laguntzen du.
  • Ziurtagiri batzuk ematen ditu.
  • Herritarren esku jarri dira autokudeaketarako bi leku, administrazio-izapideak Aldundiaren web orriaren bitartez egiteko: www.bizkaia.eus. Leku horiek ordenagailua, inprimagailua eta telefonoa dituzte.
  • Bizkaibai txartela ematea.
  • Telefonoz deitu edo www.bizkaia.eus web orrialdean begiratu, argibideak jaso eta alferreko joan-etorriak ekidite aldera.
  • Goizeko lehen orduan joan, itxaron beharrik ez izateko.
  • Ez itxaron epeak mugaeguneratzeko azken egunera arte dokumentazioa aurkezteko.
  • Tramite bat hastean, dokumentazio osoa aurkeztu.

Egun baliogabeen 2017ko egutegia:

  • Urtarrilaren 6a, Jaunaren Agerkundea. 
  • Apirilaren 13a, Ostegun Santua. 
  • Apirilaren 14a, Ostiral Santua. 
  • apirilaren 17a, Pazko Astelehena.  
  • Uztailaren 25a, Santiago Apostolua. 
  • Uztailaren 31a, Loiolako San Inazio
  • Abuztuaren 15a, Ama Birjinaren Jasokundea. 
  • Urriaren 12a, Pilarreko Andre Maria. 
  • Azaroaren 1a, Domu Santu eguna. 
  • Abenduaren 6a,  Konstituzioaren eguna. 
  • Abenduaren 8a, Sorkundez Garbiaren Eguna. 
  • Abenduaren 25a, Eguberri eguna.
  • 2017ko larunbat eta igande guztiak.