GNSS ERREFERENTZIAZKO ESTAZIOEN SAREA

Bizkaiko eta inguruko GNSS estazioen zerrenda

  • Estazioa igortzen
  • Konexiorik gabeko estazioa

OHARRAK

Azaroaren 29an eta 30ean Bizkaiko Foru Aldundiak ekipoak aldatu egin ditu Barazar eta Sopuertako GNSS erreferentziazko estazioetan.

BIZKAIKO GNSS SAREA

Bizkaiko GNSS sarea GNSS hargailua duten erabiltzaileentzako doako zerbitzua da. Horri esker, GNSS behaketak post-prozesuan kalkula edo denbora errealean zuzendu daitezke, hiru dimentsioko kokapenean zentrimetroko zehaztapena lortzeko.

Bizkaiko GNSS erreferentziazko estazioen sareak 2006az gero hiru estazio iraunkor ditu: Barazar (BRZR), Gernika (GERN) * eta Sopuerta (SOPU). Estazioek identifikazio-kode bakarrak dituzte eta nazioartean ezagunak dira IGN (Institut Geographique National, Paris) erakundeak mantentzen duen datu-basean.

Gainera, sarean herrialde mugakideetako estazioak ere badaude: Euskadi, Gipuzkoa, Kantabria, ITACyL eta IGN. Horrela, erabiltzailea dentsitate handiagoko azpiegiturara iritsiko da, eta beste sare batzuetako datuak erabiltzeko aukera izango du.

Sareak egunero ITRF emaitzak prozesatzen ditu, eta jasotako behaketak eta denbora errealeko zuzenketak monitorizatu egiten ditu, bai oinarri sinplea duten emaitzetarako, bai sare-emaitzetarako.

Modu osagarrian, astero txostenak sortzen dira eta erabiltzaileen esku daude honako helbide elektronikoan eskatuz gero: cartografia@bizkaia.eus

GNSS erreferentziazko estazio bakoitzean, post-prozesurako 3.x eta 2.11 RINEX formatuetan gordetzen dira datuak, eta denbora errealeko zuzenketak CMR+, RTCM 2.3 eta RTCM 3.1 formatuetan bidaltzen dira NTRIP protokolo estandarraren bidez.

(*)Eusko Jaurlaritzarekin kudeaketa partekatua