GIZARTE EKINTZA SAILA

Gizarte Ekintza Sailaren funtzio nagusia Bizkaiko pertsona guztiei zerbitzua eskaintzea da, egoera pertsonala, familiarra edo soziala dela-eta, bizi duina eta osoa gauzatzeko zailtasunak badituzte. Profil, bizipen eta arazo ezberdinak dituzten pertsona horiei arreta pertsonala eta hurbila eskaintzen zaie, beren beharretara egokitutako erantzun integralarekin batera.

Gizarte Ekintzako Foru Sailaren politikak Bizkaian dauden Gizarte Ekintzaren Hirugarren Sektorearen laguntzaz diseinatu eta gauzatzen dira eta bizkaitarren partaidetza eraginkorra bultzatzen dute.

Aurrekontua 2017
Bizkaiko Foru Aldundia

473,245,000

1,165,551,000 euroko guztizko aurrekontuaren %40.60

aurrekontuak 2017

ZER EGITEN DUGU?

Administraziorako eta Gizarte Sustapenerako Zuzendaritza Sailak eskaintzen dituen zerbitzuak ikuskatzez eta kontrolatzez arduratzen da.

Zuzendaritzaren erantzukizuna da babesik gabeko egoeran edo babesgabetasunean dauden adingabeei arreta eskaintzea. Honako zerbitzuak eskaintzen dira:

  • Harrera, balioztapena eta orientazioa.
  • Familietan hartzea.
  • GUFEren egoitzetan harrera.
  • Adopzioak.

Autonomia Pertsonala Sustatzeko Zuzendaritzak behar duten Bizkaiko pertsonei hurrengo zerbitzuak eskaintzen dizkie:

Mendekotasuna balioztatu eta orientatzea.

Desgaitasuna balioztatzea.

Mendekotasuna edota desgaitasuna duten pertsonentzako egoitzak eta zentroak.

Mendekotasuna edota desgaitasuna duten pertsonentzako prestazioak eta diru-laguntzak.

PROIEKTU ESTRATEGIKOAK GOAZEN 2030

  • Bizkaia jarduera ekonomiko eta enpleguarekin.

Programak eta zerbitzuak

  • Adingabeak babesteko neurriak

    Zerbitzu honen bitartez Bizkaiko Foru Aldundiak adingabea babesteari ekingo dio, babesik ezaren egoeran badago. Hala, babesa edo zaintza bere gain hartuko du.
  • Familietan hartzea

    Familia-harrera Haur Zerbitzuak formalizatzen, babesten eta orientatzen du, eta adingabekoaren familiaren bidez (batez ere aitona-amonak eta osaba-izekoak) edo beste familia kolaboratzaile baten bidez egin daiteke. Haur Zerbitzua Bilboko Ugasko kalearen 3. zenbakian dago.
  • Egoitza harrera

    Zerbitzu hau adingabeentzat da, babesik ezaren egoeran edo gizarte arrisku larrian badaude. Harrera zentroek beren gain hartzen dute adingabearen garapen osoaren gaineko erantzukizuna eta oinarrizko beharrak bermatzen dizkiete.
  • Adopzioa

    Zerbitzu honek nazioarteko eta estatuko adopzioei buruzko oinarrizko informazioa eskaintzen du. Halaber, online izena eman daiteke Bizkaiko Aldundiak antolatzen dituen adopzioaren osteko prestakuntza lantegietan.
  • Haurrak babesik gabe dituzten familien baitan esku hartzeko programa

    Programa honek familia elkartzea sustatzen du eta adingabeak beren kargura izateko gurasoen ahalmena balioztatzen du. Xede horrez, banako, familiako eta gizarteko arazoei aurre egiteko baliabideak eskaintzen ditu.
  • Haurrekiko sexu abusuaren egoeratan esku hartze psikologikoari buruzko programa

    Programa haurrekiko sexu abusuaren egoeratan familia osoari arreta eskaintzean oinarritzen da. Era berean, beharrezkotzat jotzen denean, banakako arreta psikoterapeutikoa eskaintzen die abusuak jasaten dituzten adingabeei.
  • Ijito adingabeekin eta ijito familiekin esku hartzeko programa

    Programa honen helburua ijitoen komunitatean haurren eta gazteen babesik ezari erantzutea da.
  • Jakinarazpen, zitazio eta adingabeen lekualdaketen zerbitzua

    Zerbitzu honek adingabeekin zerikusia duten jakinarazpenak eta zitazioak kudeatzen ditu, Bizkaiko Foru Aldundiaren tutoretzapean edota zaintza eta babespean badaude. Halaber, seme-alabak beren gurasoei kentzez, lekualdatzez eta tarte horretan zaintzez arduratzen da.
  • Nerabeekin esku hartzeko programa

    Programa honek 12 eta 18 urte bitarteko nerabeei dagokienez, gizarte gatazkaren egoeran gizartean eta hezkuntzan esku hartzea eskaintzen du, egoera horren ondorioz arrisku larrian edo babesgabetasunean badaude.
  • Familia abegiari laguntzeko programa

    Programa honek kanpoko familiak lortzen ditu, larrialdiko egoeratan babesgabetasunean dauden adingabeak hartzeko. Programak familia interesdunak informatu eta prestatzen ditu eta adopzioan zehar jarraipena eta laguntza eskaini ere bai.
  • Familia harrera profesionalizatuaren programa

    Programa hau hartuak izan behar duten adingabeetara bideratzen da, arazo eta muga esangarriak badituzte. Adingabeak hartu behar dituen pertsonari psikologian, gizarte lanean eta hezkuntzan titulazioa eta gaitasuna eskatzen zaizkio.
  • Nazioarteko adopzioaren eskatzaileak balioztatzeko programa

    Programa honen bidez azterketa psikosoziala egiten da, egokitasun ziurtagiria burutzeko. Nolanahi ere, hori beharrezkoa da nazioarteko adopzioan jarduteko.
  • Adopzioari laguntzeko programa

    Programa honen helburua Bizkaian bizi diren adopzio familia guztiei arreta eskaintzea da, laguntza behar izanez gero. Aldi berean, familia biologikoarekin pertsona adoptatuen jatorria bilatzean bitartekaritza lanetan dihardu.
  • Laguntza espezializatua emateko familia elkargunea

    Familia elkargunea gune egokia da umeen eta euren jatorrizko familien arteko topaketak egin daitezen, diziplina anitzeko lantalde baten laguntzaz eta segurtasunaren nahiz ongizatearen berme osoekin.
  • Zahartze aktiboa

    Zerbitzu honek adinekoentzat informazio erabilgarria eskaintzen du ekitaldi, jarduera, lehiaketa, kultura eta osasunari buruz.
  • Bizkaiko Adinekoen Kontseilua

    Kontseilua 60 urtetik gorako adinekoen eta adinekoekin zerikusia duten erakunde nahiz elkarteen partaidetza-gunea da.
  • Mendekotasuna edota desgaitasuna balioztatzea

    Zerbitzu honek eskatzen duten pertsonen mendekotasuna edo desgaitasuna balioztatzen ditu. Pertsonak gizarteratzeko jardueran mugak eta gizarte faktoreak aurrez ikusten ditu.
  • Mendekotasuna edota desgaitasuna duten pertsonentzako egoitzak eta zentroak

    Aldundiak hurrengo zerbitzuak eskaintzen ditu: Egoitzak: ohiko etxebizitza edo iraunkorraren eta aldi baterako denaren zerbitzua mendekotasuna edota desgaitasuna duten pertsonentzat. Eguneko arreta zentroak: egunean zehar banakako arreta eskaintzen dute, autonomia pertsonala hobetu edo mantentzeko eta mugak orekatzeko.
  • 60 urtetik gorako pertsona mendekoentzat eguneko zentroan atseden programa

    Zerbitzu honek pertsona zaindariei denbora izan dezaten eskaintzen die, batetik, beren atsedenerako eta, bestetik, adinekoa zaintzen duten bitartean erantzun ezin diezaieketen gaiei erreparatzeko.
  • Pertsona desgaituentzat eguneko arreta zentroetan familia atsedenerako zerbitzua

    Zerbitzu honek pertsona zaindariei atsedenerako, errekuperatzeko edo aisialdirako denbora pertsonala eskaintzen die. Helburua zaintzarekin zerikusia duen zama murriztea da.
  • Desgaitasun psikikoa-gaixotasun mentala duten pertsonentzat etxebizitza babestuaren zerbitzua

    Gaixotasun metala duten pertsonentzat etxebizitza zerbitzua, ohiko ingurunetik kanpo arreta behar badute.
  • Pertsona desgaituentzako zerbitzu espezializatuak

    Zerbitzu honek desgaitasun intelektuala duten pertsonei laguntza eta babesa ematen die, bai euren kabuz bizi direnei edo hala bizi nahi dutenei, bai bakarrik edo familian edo desgaitasuna duten beste pertsona batzuekin bizi direnei.
  • Bizkaian adinekoentzat funtzionatzen ari diren zentroen zerrenda

    Zerbitzu honek Bizkaiko adinekoentzat egoitzen, eguneko zentroen, etxebizitza komunitarioen edo babespeko apartamentuen zerrenda eskaintzen du.
  • Zainduz programa

    Programa honek beren etxeetan bizi diren pertsona mendekoei eta familiei edo zaindariei arreta eskaini eta laguntzeko hainbat ekintza, prestazio eta zerbitzu eskaintzen ditu.
  • Ikuskapen eta Kontrol Zerbitzua

    Zerbitzua erakunde guztiek, gizarte zerbitzuek eta zentroek Bizkaiko Foru Aldundiak eskatzen dituen arauen baldintzak betetzen dituztela ziurtatzez arduratzen da.
  • Gizarte Zerbitzuen Foru Erregistroa

    Zerbitzu honek Bizkaian gizarte zerbitzuen eremuan jarduten duten erakunde, zerbitzu eta zentroen bilatzailea eskaintzen du.
  • Erabiltzaileen Arretarako Unitatea

    Zerbitzu honen bidez erabiltzaileek kexak eta iradokizunak aurkez ditzakete.
  • Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak

    Bizkaiko udalerri guztiek Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen bulegoa dute eta lurraldean eskaintzen diren gizarte zerbitzuak lor daitezke. Foru Aldundiak horien guztien zerrenda jartzen du eskura.

albisteak

Decemberren 22(a)

Bizkaiak lurraldeko adineko pertsonen elkarteak ahaldundu ditu

Gizarte Ekintzako Saila Foru Aldundiak eta Bizkaiko Adinekoen Kontseiluak balantzea egin dute eta denontzako Bizkaia bultzatzen jarraitzeko konpromisoa berretsi dute. Adineko 60 pertsona eta profesional baino gehiago...

irakurri gehiago

Decemberren 20(a)

Bizkaiak desgaitasuna duten pertsonen gizarte-inklusioa sustatuko du, elkarte-ehuna babestuz

Gizarte Ekintzako Saila Gobernu-kontseilu foralak diru-laguntza batzuk onartu ditu datorren ekitaldirako, Bizkaian bizi diren pertsona desgaituak zaindu eta gizarteratzeko ekintzak egiten dituzten irabazi-asmorik gabeko...

irakurri gehiago

Decemberren 14(a)

ETXEGOKI babes-ereduak Quality Innovation Award saria eskuratu du berrikuntza sozialeko kategorian

Gizarte Ekintzako Saila Quality Innovation Award sarietako epaimahaiak desgaitasun fisikoren bat daukaten pertsonei laguntzeko apartamentuen foru-zerbitzua, ETXEGOKI, FEKOORek kudeatzen duena, aukeratu du Quality...

irakurri gehiago