GeoBizkaia

Sarrera

GeoBizkaia Bizkaiko Foru Aldundiaren ataria da eta kontsultatu nahi izanez gero, edozein pertsona edo erakunderen esku Bizkaiko Lurralde Historikoaren eremuan mapak edo informazio geografikoa jartzen ditu.

GeoBizkaia Inspire zuzentaraua (Infrastructure for Spatial Information in Europe) betetzeko konpromisoarekin eratu da. Horrek Europar Erkidegoan espazioaren informazioari buruzko azpiegitura ezartzeko arau orokorrak xedatzen ditu.

Bizkaiko Foru Aldundiaren eta espazioko datuak (ortoargazkiak, oinarrizko kartografia, etab.) lortu nahi dituzten pertsona guztien artean harreman espazio bihurtzeko xedez, GeoBizkaia espazioko datuen katalogoari eduki geografiko berriak eransten joango da, garatuz doazen neurrian.

Atzipen eta Erabilera Lizentziak

Bizkaiko Foru Aldundiaren informazio publikora atzitu eta hori erabili nahiz berrerabiltzeko, oro har, 37/2007 Estatuko Legeak, azaroaren 16koak, sektore publikoaren informazioa berrerabiltzeari buruzkoak, xedatutakoa kontuan hartuko da. Webgune honetan Bizkaiko Foru Aldundiak argitaratzen dituen espazioko datuetara atzitu eta horiek erabiltzeko, erabilera baldintza hauek onartu beharko dira. Horien helburua datu irekiak sustatzea eta berrerabiltzea da.

Bizkaiko Foru Aldundiak Geobizkaian zure eskura jartzen dituen datuak Espainia 3.0 Onarpena Creative Commons lizentziaren (CC BY 3.0 ES) araberakoak dira, beraz, ondorengoak egin ditzakezu:

  • Partekatu: edozein bitarteko edo formatutan materiala kopiatu eta banatzea.
  • Moldatu: materialetik abiatuta, nahastea, eraldatzea eta sortzea edozein helburuz, baita merkataritzarako ere.

Hurrengo baldintzei jarraiki:

  • Onarpena: Egilea behar bezala onartuko du, lizentziarekiko lotura eskaini ere bai eta aldaketarik egin al den adieraziko da. Arrazoizko edozein modu erabiliz egin dezake, baina ez lizentzia-emailearen laguntza duela edo egiten duen erabilerarengatik jasotzen duela iradoki duen modua.
  • Ez dago muga osagarririk: Lizentziak ahalbidetzen duena legez mugatzeko legezko baldintzak edo neurri teknologikoak ezingo dira aplikatu.

Era berean, 37/2007 Legeak, azaroaren 16koak, sektore publikoaren informazioa berrerabiltzeari buruzkoak, 4.7. eta 8. artikuluetan xedatutakoarekin bat, datu multzoetan dagoen informazioa berrerabiltzeko, honako baldintza orokorrak bete beharko dira:

  • Informazioaren edukia, metadatuak barne, ez aldatzea.
  • Informazioaren zentzua ez urardotzea.
  • Iturria aipatzea: Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

    Aipamen hori HTML formatuan sartzen bada, hurrengo markatua edo antzekoa erabil dezakezu:

    Datu-iturria:
    Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia .

  • Azkeneko eguneratzearen data adieraztea.

Erantzukizunak: datu multzoak erabiltzaileek edo berrerabiltze eragileek erabiliko dituzte beren erantzukizun eta arriskupean eta esklusiboki beraiei dagokie sor ditzaketen kalteengatik hirugarrenei erantzutea.

Ez dira Bizkaiko Foru Aldundiaren ardura izango berrerabiltze-eragileek informazioaren inguruan egindako erabilera, ezta informazio berrerabilia erabileraren ondorioz, zuzenean edo zeharka, kalte ekonomiko, material edo datuei buruzkoengatik sortarazitako kalte edo galera ekonomikoak ere.

Bizkaiko Foru Aldundiak erabiltzaileak eskainitako datuen bilketa eta tratamendua behar besteko isil-gordearekin gauzatuko dituela ziurtatu du. Halaber, legez eskatutako datuak babesteko segurtasun mailak ezarri dira, eta datu pertsonalen galera, erabilera desegokia, aldaketa, baimendu gabeko erabilera eta lapurreta eragozteko eskuragarri dauden baliabide eta neurri tekniko guztiak ezarri dira. Bizkaiko Foru Aldundiak datu pertsonalak babesteko duen politikaren informazio gehiago bere web nagusian lor dezakezu www.bizkaia.eus.

Datuen Katalogoa

Bizkaiko Foru Aldundiak, bere eskumenen eremuan, INSPIRE zuzentarauak xedatutakoaren arabera, espazioko datuekin eta zerbitzuekin hurrengo katalogoa jartzen du eskura:

WMS Zerbitzua

Zerbitzu honi esker, informazio eguneratua lor daiteke, Bizkaiko Katastroaren ageri den bezala.

  • I. ERANSKINA (Katastro lurzatiak eta helbideak)

    Katastro lurzatien eta helbideen gairako WFS zerbitzuari buruzko oinarrizko informazioa

DESKARGEN Zerbitzuak

Bizkaiko Foru Aldundiak hurrengo informazio deskargaren zerbitzuak erabiltzen ditu: Aldez aurretik definitutako datu multzoen WFS INSPIRE zerbitzuak eta ATOM zerbitzuak.

WFS Zerbitzuak

ATOM Zerbitzuak ALDEZ AURRETIK DEFINITUTAKO DATU MULTZOAK

Zerbitzu hauei esker, udalerrien arabera espazio datuen multzo desberdinak oso-osorik deskarga daitezke. Datuak urtean bitan eguneratzen dira.

  • I. ERANSKINA eta III. ERANSKINA (katastro lurzatiak, helbideak eta eraikinak)

    Katastro lurzati, helbide eta eraikinetarako ATOM zerbitzuari buruzko oinarrizko informazioa.

Erreferentziak

  • INSPIRE

    INSPIRE

    Infraestructure for spatial information in Europe

  • EDA

    EDA

    Euskadiko Espazio Datuen Azpiegitura (EDA)

  • ELF

    ELF

    European location framework (ELF)

  • EEDA

    EEDA

    Espainiako Espazio Datuen Azpiegitura