FORU AUZITEGI EKONOMIKO-ADMINISTRATIBOA

Bizkaiko Foru Auzitegi Ekonomiko-administratiboa da (Hemendik aurrera FAEA) Bizkaiko Foru Ogasunak emandako zerga zehapenen ezarpena eta zergak aplikatzeko egintzak berrikusten dituen organoa, azken auzialdian eta doako prozedura baten bidez.

2009ko apirilaren 1etik erreklamazio ekonomiko-administratiboak modu telematikoan aurkezteko aukera izango da eskura. 2013ko apiriletik aurrera ekonomia eta administrazio arloetako erreklamazioen egoera modu telematikoan kontsultatzeko aukera dago. Horri buruzko informazio zehatza "Aurkezpen Telematikoa" deritzon idatz-zatian dago.

BIZKAIKO FORU AUZITEGI EKONOMIKO-ADMINISTRATIBOA

Bizkaiko foru auzitegi ekonomiko-administratiboa da (Hemendik aurrera FAEA) Bizkaiko Foru Ogasunak emandako zerga zehapenen ezarpena eta zergak aplikatzeko egintzak berrikusten dituen organoa, azken auzialdian eta doako prozedura baten bidez.

Zergak aplikatzeko egintzen barruan sartzen dira honako hauek: herritarrengandik informazioa jasotzeko eta kudeaketa organoen jarduketen ziozko edo zergen bilketaren ziozko zergak likidatzeko administrazioak burutzen dituen jarduerak. Zergen aplikazioaren barne daude ere zergak ordaindu behar dituzten jarduketak, beren eskubideak erabiltzean edo zerga-obligazioak betetzean. Hala, zerga ordaindu behar duena ez badator bat Bizkaiko Foru Ogasunaren jarduketarekin, erreklamazio ekonomiko-administratiboa aurkez dezake Auzitegian.

Bizkaiko Foru Ogasunak zuzenbide publikoko beste sarrera batzuk biltzeko emandako egintzak ere aurkara daitezke: kasu honetan, erreklamaziorik ohikoenak Foru Aldundiko beste sail batzuek (Garraioak, Herri Lanak...) ezarritako zehapenak kobratzeko Zerga-bilketa Zerbitzuaren egintzen kontra izaten dira.

Baina, gainera, bi partikularren artean zergen arloan gerta daitezkeen zenbait gatazka konpontzen ditu, Foru Ogasunak esku hartu barik.

Nahiz eta FAEA organikoki Ogasun eta Finantzen Foru Sailaren egituraren barruan egon, betiere diputatuaren menpe, erabateko independentzia du funtzionatzeko: FAEA autonomoa da bere jarduera antolatzeko, eta zergak aplikatzeko organoen eginkizunetik aparte berrikusi eta ebazten ditu erreklamazio ekonomiko-administratiboak, hain zuzen ere zergak likidatzeko, ikuskatzeko eta biltzeko jarduketak egiten dituzten organoetatik aparte. Atazen banaketa hori berretsi egiten da FAEA behin eta berriz ezartzen duelako bere doktrinan zergen foru administrazioaren gainerako atalekin lotuta dagoela.

Auzitegiko kideek modu pertsonalean eta banaka betetzen dituzte beren eginkizunak, kanpoko jarraibideei edo hierarkiei lotuta egon barik, baina Auzitegiaren erabakiak kide anitzek hartzen dituzte gehiengoz; gehiengoarekin bat ez datorrenak idatziz eman dezake bere botoa, eta hala denean, hori aipatu beharko da erre klamazioaren ebazpenean.

Esan dugun lez, FAEA auzialdi bakarrean ematen ditu ebazpenak eta erabakiok administrazio bidea agortzen dute, hots, Auzitegiaren erabakien kontra ezin jar daiteke beste errekurtsorik administrazioko organoaren aurrean: jar daitekeen errekurtso bakarra administrazioarekiko auzierrekurtsoa da Euskal Herriko Justizia Auzitegi Gorenean.

Arreta motak

  • Zuzenekoa

    Basurtuko Kaputxinoen kalea 2, 3. solairua

    48013 Bilbao

    Ordutegia: Astelehenetik ostiralera 8:30etik 14:00etara neguan eta 8:30etik 13:30era udan

  • Telefonoz

    Telefonoa: 946 125 500

    Neguan: Astelehenetik ostiralera 8:30etik 19:00etara

    Udan, uztaila eta abuztua : Astelehenetik ostiralera 8:30etik 14:30etara

  • Telematika

    Postontzi elektronikoa: teaf@bizkaia.eus

Honako estekaren bitartez FAEAren Zerbitzuen Gidan sar zaitezke. (2,2 MB)

Atal honetan, nahi izanez gero, Bizkaiko FAEAn izapideak egiteko erabili ditzakezun zenbait eredu eskaintzen dizkizugu

Esteka honen bidez, "Zerga Informazioa" atalean sar zaitezke, eta bertan Bizkaiko FAEAren ebazpen interesgarrienak kontsultatu ahal izango dituzu.

Zergen informazioa eskuratzea

PROZEDURA EKONOMIKO-ADMINISTRATIBOA

Hilabeteko epean jarri behar da erreklamazio ekonomiko-administratiboa, aurkartutako egintzaren jakinarazpena egiten den egunetik hasita, edo partikularren jarduketen edo alderauzketen kontrako erreklamazioen kasuan, erreklamazioa eragin duen egintza edo alderauzketa agerrarazi den egunaren biharamunetik hasita. Aldizkako mugaeguna duen eta talde bati jakinarazi behar zaion zorraren kasuan, borondatezko ordainketa-aldian jar daiteke erreklamazioa, edo epealdi hori amaitzen denetik hilabeteko epearen barruan.

Hilabeteko epea egunetik egunera zenbatzen da; hala, epe hori hurrengo hilean amaituko da, jakinarazpenaren egunarekin bat datorren egunean.

Administrazio isiltasunaren ondorioak hasten diren egunetik hasita jarria ahal izango da erreklamazioa.

Erreklamazioa Bizkaiko Foru Auzitegi Ekonomiko Administratiboari igortzen zaion idazki bidez aurkezten da. Erreklamazioa idatziz aurkeztu nahi izanez gero, Auzitegiaren bulegoan doan eskura daitekeen inprimakia erabil daiteke, bai eta bere web orrialdean dagoena ere; azkenik, formatu zehatzik ez duen beste edozein idazki ere aurkeztu ahal izango da.

Erreklamazio ekonomiko-administratiboak aurkeztu ahal dira :

  • Aurrez aurre Ogasun eta Finantza Sailaren bulegoetan, Bizkaiko Foru Aldundiaren erregistroetan eta kanpoko erregistroetan.
  • Posta ziurtatuz, Foru Arau Ekonomiko Administratiboari zuzenduta.
  • Telematikoki, Bizkaibairen bitartez, honako web orrian: www.bizkaia.eus/bizkaibai. Xede horrez, Bizkaiko Foru Aldundiak onartutako identifikazio eta sinadura elektronikorako sistemaren bat izan beharko duzu.

Nolanahi ere, erreklamazioaren aurkezpen idazkian honako datuek agertu beharko dute:

  1. Izen-abizenak edo sozietatearen izen osoa, interesa duen pertsonaren identifikazio fiskalaren zenbakia eta helbidea. Ordezkari bidez jardunez gero, ordezkariaren identifikazio osoa jarri behar da.
  2. Erreklamazioa egiten den organoa..
  3. Aurkaratutako administrazio egintza edo jarduketa, espedientea hasitako eguna, zenbakia eta espedienteari buruz komenigarritzat jotzen diren gainerako datuak.
  4. Erreklamazioa aurkezten duenaren asmoa.
  5. Jakinarazpenak egiteko tokia.
  6. Idazkiaren tokia, eguna eta sinadura.

Erreklamazioa hasteko idazkiak ez balitu betetzen eskakizun horiek, interesa duen pertsonari hutsunea konpontzea eskatuko zaio.

Aurkezpen idazkian alde erreklamaziogilea erreklamazioa jarritzat jo dezaten eskatzea muga daiteke edo bere eskubidea oinarritzeko alegazioak azal ditzake. Espedientea adieraztea bidezkoa bada, ofizioaren bidez jakinaraziko zaizu hilabeteko epea duzula FAEAra joateko espedientean ageri den dokumentazioa aztertzera eta egokitzat jotzen dituzun alegazioak egitera. Alegazioen idazkia honako moduan aurkez daiteke:

  1. Aurrez aurre Ogasun eta Finantza Sailaren bulegoetan, Bizkaiko Foru Aldundiaren erregistroetan eta kanpoko erregistroetan.
  2. Posta ziurtatuz, Foru Arau Ekonomiko Administratiboari zuzenduta.
  3. Telematikoki, Bizkaibairen bitartez, honako web orrian: www.bizkaia.eus/bizkaibai. Xede horrez, Bizkaiko Foru Aldundiak onartutako identifikazio eta sinadura elektronikorako sistemaren bat izan beharko duzu.

Atxikipenei, konturako sarrerei, jasanarazpenei, faktura luzatu eta eman beharrari eta zergadunaren eta ordezkoaren arteko harremanei buruzko erreklamazioetan, erreklamazioa jartzeko idazkia erreklamatutako pertsona eta helbidea ere identifikatu beharko dira eta, gainera, bere esku edo erregistro publikoetan dauden aurrekari guztiak gehitu beharko dira.

Erreklamazioa aurkeztu duenaren asmoei buruz FAEAk emandako ebazpenarekin bukatzen da prozedura; prozeduraren iraupena urtebetekoa izango da erreklamazioa aurkezten den egunetik hasita. Epe hori igarota ez bada beren beregiko ebazpena jakinarazi, utzi egingo zaio berandutzainteresak sortzeari baldin eta ez bada zerga-zorra ordaindu eta, gainera erreklamazioa atzera bota daiteke errekurtso ekonomiko-adminsitratiboa jartzeko.

Bi egintza-motaren kontra jar daitezke erreklamazioak: administrazioak emandakoak eta partikularren arteko zergen gaineko gatazken ziozkoak.

ADMINISTRAZIOAREN EGINTZAK

Aurkaratu egin daitezke eskubide bat aldi batez edo behin betiko onartzen edo ukatzen Buten egintzak, baita obligazio bat edo betebehar bat adierazten dutenak eta gaiaren funtsa zuzenean edo zeharka erabakitzen dutenak edo prozedurari amaiera ematen diotenak.

Zehazkiago, honako hauek erreklama daitezke zergak aplikatzearen arloan:

  1. Behin-behineko likidazioak edo behin betiko likidazioak.
  2. Beren beregiko ebazpenak edo ustezko ebazpenak, autolikidazioa zuzentzeko eskaera baten ondoriozkoak.
  3. Errenta, produktu, ondasun edo eskubide gastuen balioak egiaztatzeko atazak, baita balioak, errendimenduak eta oinarriak finkatzeko egintzak ere hala ezarrita badago zergei buruzko arautegian.
  4. Salbuespen, etekin edo pizgarri fiskalak ukatzeko edo onartzeko egintzak.
  5. Amortizazio plan bereziak onesteko edo ukatzeko egintzak.
  6. Zergak ordaindu behar dituenari aplikatu beharreko zergen araubidea finkatzeko egintzak baldin eta bere pentzura diren geroko obligazioak -edo obligazio formalak- ezartzen badituzte, salbu eta Zergei buruzko Foru Arau Orokorraren M. tituluko I. kapituluko 2. atalean aurretiazko administrazio loturako prozeduretarako ezarritakoa.
  7. Zerga-bilketako organoen jarduketetan emandako egintzak.
  8. Bestelako egintzak, hala ezarrita badago zergei buruzko arautegian.

Halaber, zergen gaineko zehapenak ezartzen dituzten egintzen kontra ere aurkez daitezke erreklamazioak.

PARTIKULARREN JARDUKETAK EDO ALDERAUZKETAK

Administrazioak emandako egintzez gain, erreklamazioak jar daitezke ere zergekin lotutako zergadunen zenbait jarduketaren kontra, baina horietan zergen administrazioak ez du parte-hartze zuzena izan behar. Funtsean, zergen aplikazioaren ziozko gatazkak izaten dira zergadunen artean, eta partikularren arteko gatazka horietan epaile inpartziala da FAEA. Talde honen barruan sartzen dira erreklamazioak izan ditzaketen partikularren jarduketa edo alderauzketa hauek:

  1. Zergak jasanarazi beharrari eta jasanarazpena izateari buruzkoak, legeetan ezarriak.
  2. Atxikipenak edo konturako sarrerakjasanarazteari eta jasanarazpena izateari buruzkoak.
  3. Enpresariei eta profesionalei dagozkien fakturak luzatu, eman eta zuzendu beharrari buruzkoak.
  4. Zergadunaren eta Ordezkoaren arteko harremanen ondoriozkoak.

Badira Bizkaian eskumena duten eta nahasmendua eragin dezaketen bestelako auzitegi ekonomiko-administratiboak ere: Euskal Herriko Erregioetako Auzitegi Ekonomiko-administratiboa, Estatuaren Zergen Administrazioaren menpekoa; Euskadiko Auzitegi Ekonomikoadministratiboa, Eusko Jaurlaritzaren egituran txertatuta; eta Bilboko Auzitegi Ekonomi ko-administratiboa, Bilboko Udalaren menpekoa.

Bizkaiko FAEAren eskumeneko egintzak zein diren erabakitzeko, aurkaratutako egintza-motak bereizi beharra dago:

ADMINISTRAZIOAREN EGINTZAK

Bizkaiko Foru Auzitegi Ekonomiko-administratiboari dagokio Bizkaiko Foru Aldundiko organoek honako arlo hauetan emandako administrazio egintzen kontra jartzen diren erreklamazioak ezagutzea: zergen aplikazioa, zigorrak ezartzea, zuzenbide publikoko beste sarrera batzuen bilketa, bere ebazpenetan eginiko akatsak zuzentzea eta Bizkaiko foru zergen administrazioaren ebazpen irmoen kontra eta Bizkaiko FAEAren ebazpen ekonomiko-administratiboen kontra jarritako berrikusteko errekurtso bereziak zuzentzea.

PARTIKULARREN JARDUKETAK EDO ALDERAUZKETAK

Partikularren zergen arloko jarduketen edo alderauzketen kontra jarritako erreklamazioak direnean, Bizkaiko FAEA izango da organo eskuduna baldin eta atxikipenari edo konturako sarrerari aplikatu beharreko arautegia Bizkaiko Lurralde Historikoarena bada, edo jasanarazteko egintzen kasuan, egintza behar bezala burutu ez dela ulertzen bada, Ekonomi Itunean ezarritakoarekin bat etorriz.

Honako hauek aurkez ditzakete erreklamazio ekonomiko-administratiboak:

  1. Pertsona fisiko edo juridiko zergadunak eta pertsona arau-hausleak.
  2. Zergen arloko egintzak, alderauzketak edo jarduketak ukitutako interes legitimoak dituen edozeinek.

Erreklamazio ekonomiko-administratiboak aurkezteko ez da beharrezkoa abokatutzako adituen zerbitzua izatea, baina nahi izanez gero, ordezkaritzaren bitartez jardun daiteke.

Halakoetan, ordezkaritza egiaztatzen duen dokumentua alde interesdunak sinatzen ez duen lehenengo idazkiarekin batera aurkeztuko da, bestela, baldintza hori bete gabe ez da izapidetuko.

ESKAERARIK ETA BERMERIK GABEKO ETENDURA

Erreklamazio ekonomiko-administratiboa epearen barruan jartzeak eten egingo du aurkaratutako egintza, etendura eskatu behar izan barik eta bermerik aurkeztu behar izan barik, noiz-eta zerga zorra ordaintzeko borondatezko epean dagoenean edo erreklamazioa premiamenduprobidentziaren kontra jarri bada, betiere kasu bietan borondatezko epealdiaren amaieran zorra 10.000 eurokoa denean.

Epean erreklamazio jartze hutsak ere automatikoki, bermerik aurkeztu gabe, zigorrak gauzatzea etengo du administrazioaren bidetik irmoak ez diren bitartean.

BEREHALAKO ETENDURA, BERMERIK BARIK

Halaber, bide ekonomiko-administratiboan aurkaratutako egintza eten egingo da interesa duenak eskatuta, baldin eta zerga-bilketako zerbitzuan bermatzen badira egintza horren zenbatekoa, etendurak dakartzan interesak eta etendura eskatzeko unean bidezkoak izan litezkeen errekarguak. Honako hauek dira soilik berehalako etendura lortzeko behar diren bermeak:

  1. Diru edo balio publikoen gordailua.
  2. Kreditu erakundearen edo elkarrekiko berme sozietatearen abala edo berme solidario edo kauzio-aseguruaren egiaztagiria.
  3. Administrazio publikoekin onartutako kredituak.

ETENDURA, BESTE BERME BATZUEKIN

Erreklamazioa aurkezten duenak berehalako etendura lortzeko beharrezko bermeak ezin jar ditzakeenean, etendura hori erabaki daiteke, baina aurretik nahikoak diren bestelako bermeak jarri beharko dira. Etendura egiteko eskaera FAEAan egin beharko da, berehalako etendurarako ezarritako bermeak hartzeko ezintasuna egiaztatzen duten agiriekin batera, betiere honako hauek zehaztuta: eskaintzen diren bermeen izaera eta ezaugarriak, bermearen gaineko ondasunak edo eskubideak eta nahikoa titulu-maila duen pertsonak eginiko balorazioa. Eskaera zerga-bilketako zerbitzuari igorriko zaio, tramitazioa eta ebazpena emateko.

BERMERIK GABEKO ETENDURA

Salbuespenez kontra egindako egintza gauzatzea eten daiteke bermerik gabe, gauzatzearen ondorioz kalteak konpontzea zaila edo ezinezkoa denean. Halakoetan, eteteko eskabidea dokumentu independentean aurkeztuko da eta emate-baldintzak betetzen direla justifikatzeko pertsona interesdunak bidezkotzat jotzen dituen dokumentuekin joango da. FAEAk eskabidea izapidetzea ez du onartuko eskuratutako dokumentazioaren ondorioz, konpontzea zaila edo ezinezkoa den kaltearen arrastorik egiaztatzen ez denean. Ez bada onartzen, eteteko eskabidea ez da aurkeztutzat joko ondore guztietarako. Erabakia pertsona interesdunari jakinaraziko zaio eta diru-bilketarako organo eskudunari komunikatu ere bai.

Etendura tramitera onartzeak eteteko ondorioak izango ditu eskaera aurkezten denetik, eta eskatzaileari eta zerga-bilketako organo eskudunari jakinaraziko zaie. Etendura emateko edo ukatzeko behin betiko ebazpena

erabaki daiteke, pertsona interesdunak ematean akats aritmetikoa, materiala edo izatezkoa gertatu dela frogatzen duenean.