EUSKARA ETA KULTURA SAILA

Euskara eta Kultura Sailak kultura transmititu, garatu eta sustatzeko lanean dihardu. Hala, bere gizarte balioa azpimarratzen du. Ildo horri eutsiz, euskara suspertzearen aldeko apustua egitea, bizikidetasunaren aldeko apustua burutzea da. Sailak gizarte elebidunagoaren alde lan egiten du eta euskararen erabilera errazten duten neurrien bidez finkatzen du.

Halaber, Sailaren helburua bizi kalitatea hobetu, aukera berdintasuna sustatu eta balioak transmititzeko bitarteko bezala kirola bultzatzea da.

Aurrekontua 2017
Bizkaiko Foru Aldundia

43,380,000

1,165,551,000 euroko guztizko aurrekontuaren %3.72

aurrekontuak 2017

ZER EGITEN DUGU?

Kultura Zuzendaritzak Bizkaiko artistak babesten ditu eta, horretarako, bekak eta diru-laguntzak ematen dizkie eta Barriek, Bosteko eta Ertibil programen bitartez beren obrak hedatu eta ezagutzea bultzatzen du.

Era berean, Zuzendaritzaren zeregina da Bizkaiko Kultur Ondarea zaintzea eta babesteko laguntzak eskaintzen ditu. Helburu bera betetzeko, zaharberritze lantegia du eta lurraldeko ondare higigarriari dagozkion elementuen gainean lanak egin eta ikuskatzen ditu. Horrez gain, urtero Ondareari buruzko Jardunaldi Europarrak antolatzen ditu. Horietan herritarrek Bizkaiko kultura ondarea eta bere historia ezagutzeko aukera dute.

Halaber, Aldundiak Bizkaiko pertsonen esku foru museoen eskaintza jartzen du Bizkaikoa museoen sarearen bitartez; lurraldeko arkeologia altxorretan zehar ibilbideak antolatzen ditu, hala nola Arrolako Oppiduma, Foruko Herri Erromatarra, Ereñozarko Gaztelua eta Tribisburuko nekropoli erromatarra; urtero Bizkaiko Kultur Txartela abian jartzen du kultura produktuen kontsumoa pizteko; Foru Liburutegia eta horren zerbitzuak (agiriak digitalizatu eta sailkatzea, irakurketa eta idazketa sustatzeko jarduerak…) bere gain ditu; eta Dantzabiz programaren bidez lurraldean dantza sustatzen du.

Euskara Zuzendaritzak Bizkaiko gizartearen eremu guztietan euskararen erabilera finkatzearen alde lanean dihardu. Horretarako, besteak beste, honako ekimenak abian jartzen ditu: Euskara Eskura Txartela edo Euskararen Txantxangorria kanpaina. Euskara Eskura Txartelarekin Foru Aldundiak, Habek eta Bizkaiko euskaltegien sareak euskaltegietan eta ikaste-zentro homologatuetan euskara ikastea bultzatzen dute. 2016-2017 ikasturterako deskontu-bonua da.

Euskara Bizia Batzordea lurralde osoan euskararen egoera aztertzez eta hobetzez arduratzen da.

Bizkaiko Foru Aldundiak eskola kirolaren gaineko aginpidea du. Urtero 45.000 neska-mutil aritzen dira lurralde osoan. Helburua Bizkaiko ikasleei bideratutako kirol eskaintza sustatu, erraztu, antolatu eta arautzea da, kirol ohitura sortu eta hezkuntza garapena osatzeko. Federazioekin, udalekin eta tokiko erakundeekin nahiz erakunde pribatuekin lankidetzan, Kirol Zerbitzuak kirol eskaintza anitza, integratzailea eta genero berdintasuna errespetatzen duena gauzatzen du.

Era berean, Zerbitzuak kirolariek teknikak hobetzen dituzten programetarako eta kirol federazioetarako laguntzak eskaintzen ditu eta kirol diziplina ezberdinak sendotzeko proiektuak eta laguntzak abian jarri ere bai.

PROIEKTU ESTRATEGIKOAK Euskara eta Kultura

  • Bizkaia gizarte eta lurralde kohesio nahiz aukera berdintasunarekin

Programak eta zerbitzuak

  • Euskara Eskura Txartela

    2016-2017 ikasturterako deskontu-bonua; horrekin, Foru Aldundiak, Habek eta Bizkaiko Euskaltegien sareak euskaltegietan eta zentro homologatuetan euskara ikas dadin sustatzea bilatzen dute
  • Euskara Bizia Batzordea

    Lurraldean euskararen egoera aztertzez eta hobetzez arduratzen den organoa
  • Azkue Fundazioa

    Azkue Fundazioak euskara bultzatzeko produktu digital erakargarriak eta erabilgarriak eskaintzen ditu eta, xede horrez, teknologia berriez baliatzen da
  • Barriek programa

    Barriek izenekoak Bizkaiko Foru Aldundiaren Arte Sorkuntzako Bekak jaso dituzten artisten lanak erakusten ditu.
  • Bosteko programa

    Bosteko Bizkaian trebatutako artisten lanak hedatzeko plataforma da. Foru Aldundiak koordinatzen du erakusketa ibiltaria eta lurraldeko bost udaletako bost erakusketa aretoren artean garatzen da
  • Ertibil programa

    Ikus Arteen Erakusketa Ibiltaria gehienez 20 obra biltzen dituen erakusketa da. Horiek Bizkaiko udal erakusketa aretoetan ageri dira. Helburua Bizkaiko artista gazteen sormenezko ekimenak babestea eta lurraldean ikus arteak hedatu eta sustatzea da Erakusketak hurrengo modalitateak lantzen ditu: pintura, eskultura, grabatua, argazkia eta DVD-Bideoa
  • Zaharberrikuntza lantegia

    Foru Aldundiaren Zaharberrikuntza Lantegiak lurraldeko ondare higigarriaren elementuetan kontserbatu eta zaharberritzeko esku-hartzeak egin eta ikuskatzen ditu
  • Bizkaiko Aldundiaren museoen sarea (Bizkaikoa)

    Bizkaikoak museoetan eta foru kultura azpiegitura nabarmenetan Bizkaiko Kultura Ondarea hedatzea du helburu: Gernikako Euskal Herria Museoa, Bermeoko Arrantzalearen Museoa, Muskizko El Pobaleko Burdinola eta Bizkaiko Arkeologi Museoa, Santimamiñeko kobazuloak, Foruko interpretazio zentroa, Omako baso animatua, Muñatonesko gaztelua, Europako Herrien Parkea (Gernika)…
  • Ondareari buruzko Jardunaldi Europarrak

    Ondareari buruzko Jardunaldi Europarrak kultura ondareari buruzko sentsibilizazio programaren zatia dira. Europar Kontseiluak sustatzen ditu eta Europar Batasunak lankidetzen dihardu. Programari esker, ate zabaleko jardunaldien bidez herritarrak Bizkaiko ondare eta historiarekin zerikusia duten baliabideetara irits daitezke.
  • Ibilaldi arkeologikoak

    Bizkaiko Foru Aldundiak jende guztiarentzat txangoak antolatzen ditu lurraldeko lau arkeologi altxorretara:Arrolako Oppiduma, Foruko herri erromatarra, Ereñozarko gaztelua eta Bizkaian aurkitutako lehenengo errausketa nekropoli bakarra, Tribisburuko nekropoli erromatarra
  • Bizkaiko Kultur Txartela

    Bizkaiko Kultur Txartela euskaraz produktuen kontsumoa piztera bideratutako ekimena da
  • Foru Liburutegia

    Foru Liburutegia kontsulta, irakurketa eta ikasketa espazioa da eta, modu berean, agiriak digitalizatzez eta sailkatzez arduratzen da. Liburutegi Digitalaren eta Hemeroteka Digitalaren helburua bibliografi ondarea munduko edozein tokitako erabiltzaileei hurbiltzea da. Halaber, Foru Liburutegiak irakurketa eta idazketa sustatzeko jarduerak eskaintzen ditu, besteak beste, ikastaroak, lantegiak, irakurketa taldeak, literatur topaketak edo erakusketak
  • Dantzabiz

    Dantzabiz Bizkaian dantza sendotzeko sortu den ekimena da. Dantzaren sektoreko eragileekin koordinatu eta lankidetzan aritzen da eta informazio, orientazio, prestakuntza, sentsibilizazio, hedapen, dokumentazio eta laguntzarekin zerikusia duten jarduerak sustatzen dira
  • Eskola-kirola

    Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaiko neska-mutilentzat kirolaren eskaintza anitza eta zabala eskaintzen du. 45.000 ikaslek parte hartzen du programaren jardueratan eta helburu bakarra kirola egiten duten bitartean neska-mutilak dibertitzea da

albisteak