Gernikako Bakearen Museoa Fundazioa

Gernikako Bakearen Museoa Fundazioa

Gernikako Bakearen Museoa 2003ko urtarrilaren 8an ireki zen. Bakearen kulturarako museo tematikoa da eta 1937ko apirilaren 26ko Gernikako bonbardaketa izugarria du gune. Erakusketa etengabea hiru ardatz edo galderen inguruan egituratzen da:

1- Zer da bakea?

Bakeari buruzko ideia, kontzeptu, pentsamolde eta ikuspuntuen sorta zabala eta, bereziki, ideia garaikidea; bakearen helburua gatazkak konpontzea izanik, modu positiboan berez sortzen da pertsonen arteko harremanetan. Bakearen historiak ez du gatazkak amaitzearen historia izan behar.

2- Zer legatu utzi digu Gernikako bonbardaketak?

Gernika-Lumoren eta Espainiako Gerra Zibilaren historiari dagokion ikuspuntua, bonbardaketaren pasartea eta erasotzaileekin adiskidetu zirenean, gertaera ikaragarri horretatik bizirik atera zirenen eredu paregabea. Halaber, munduan beste adiskidetze eta bitartekaritza batzuk ere izan dira.

3- Zer gertatzen da gaur egun bakearekin munduan?

 

Picassoren “Guernica” artelanaren bitartez begirada bat munduari, giza eskubideen eta euskal gatazkaren inguruko hausnarketa eginez. Horiek dira abiapuntuak munduan egungo bake egoera behatzeko.

Ordutegia

Urtarrila: mantenimentu obrak direla eta, itxita egongo da 1etik 30era

Martxotik irailera:

  • Astelehenetan: itxita (egun berezietan izan ezik)
  • Asteartetik larunbatera: 10:00etatik 19:00etara
  • Igandeetan: 10:00etatik 14:00etara

Urritik otsailera:

  • Astelehenetan: itxita (egun berezietan izan ezik)
  • Asteartetik larunbatera: 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara
  • Igandeetan: 10:00etatik 14:00etara

Argibide gehiago

Tarifak:

  • Sarrera arrunta: 5 €
  • Sarrera murriztua: 3 €
  • Aldibaterako erakusketara sarrera: 1 €
  • Gerra Zibileko Babeslekua + museora sartzea: 5 €
  • Dohaineko sarrera:
    • ICOM-eko kideak, 12 urte arteko neska mutikoak, igande guztietan eta zenbait egun berezietan:
    • Urtarrilak 30, Eskolarteko Nazioarteko Bakearen eguna
    • Martxoa, Euskal Kostaldearen Museoen eguna
    • Apirilak 26, Gernikako bonbardeaketaren urteurrena
    • Maiatzak 18, Museoen Nazioarteko eguna
    • Irailak 21, Bakearen Nazioarteko eguna
    • Azaroak 10: Memoriaren eguna
    • Abenduak 10, Giza Eskubideen Nazioarteko eguna
  • Bisita gidatua (Aurretiaz eskatutakoa): 30 € taldeko (gehienez 25 pertsonako taldeentzat)

Web orria: www.museodelapaz.org

Erakusketa iraunkorra

Gernikako Bake Museoaren Fundazioa. Erakusketa iraunkorra

  • Tokia Gernikako Bake Museoaren Fundazioa
  • Data 08/01/2003(e)tik