Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa

Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa

Bilboko Itsasadarra Itsas Museoak ikuspegi ludikotik Bilboko Itsasadarraren itsas ondarea kontserbatu eta zabaltzeko lanean dihardu, bai tokiko bisitariei, bai atzerrikoei begira. Euskalduna ontziola ohien kai-muturren zonan dago, Abandoibarra pasealekuan, Guggenheimen eta Euskalduna Jauregiaren ondoan.

BIIMk guztira 27.000 m2 inguru ditu, bi espaziotan banatuak, bata barrualdean eta bestea kanpoaldean. Kanpoaldean, kai-muturretan, erakusketaren zati bat kokatzen da, hala nola itsasontziak, aingurak, buiak eta Carola garabia. Aisialdirako espazio egokia da eta itsas aisialdiko jarduerak batzeko gune bezala geroz eta nagusitasun handiagoa du.

Museoaren barrualdean (gutxi gorabehera 7.000 m2) bi solairu daude eta aldi baterako erakusketak nahiz etengabea ageri dira. Erakusketa etengabea hiru gai nagusiren inguruan egituratuta dago: Itsasadarraren ingurune fisikoa, Bilbon nahiz inguruetan merkataritzaren eboluzioa eta ingurunea kontuan hartuta industriaren eboluzioa. Maketa, ikus-entzunezko eta tamaina naturalean berregiteek Museoaren erakusketa etengabea osatzen dute.

Ordutegia

Neguan

Asteartetik ostiralera: 10:00etatik 18:00etara

Larunbat, igande eta jaiegunetan: 10:00etatik 20:00etara

Udan

Asteartetik igandera eta jaiegunetan: 10:00etatik 20:00etara

Argibide gehiago

Tarifak:

  • Orokorra: 6 €
  • Txikitua: 3,5 €
  • Doakoa: 6 urtera arteko haurrak
  • Astearteetan doakoa da, uztail eta abuztuan izan ezik.

Web orria: www.museomaritimobilbao.eus

Erakusketa iraunkorra

Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa. Erakusketa iraunkorra

  • Tokia Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa
  • Data 01/01/2016(e)tik