Bilboko Arte Eder Museoa

Bilboko Arte Eder Museoa

Egungo museoaren hazia beste museo bitan daukagu: lehenengo Arte Ederren Museoa, 1908an sortutakoa eta 1914an zabaldu zena; eta Arte Modernoaren Museoa, 1924an zabaldu zena. Bi museo horiek eta euren bildumek bat egin zuten 1945ean, eta urte horretan bertan altxatu zen eraikin zaharra. 1970ean eraikin modernoa gehitu zen, eta, 2001ean, berrikuntza lan handia egin ostean, museoak gaur egun duen itxura hartu zuen.

“100 urteko historia, 10 mendeko artea” goiburuarekin, Bilboko Arte Ederren Museoak bere lehen mendeurrena ospatu zuen.

Museoa zabaldu zenetik hona garatu den ereduan, tokiko artistek, herritarrek eta herri-erakundeek zeregin garrantzitsua izan dute museoaren eraketan eta garapenean. Izan ere, artelan esanguratsuak erosi ez ezik, lan ugari hartu ditu dohaintzan, eta horiei guztiei esker egituratu dira bildumaren atal nagusiak eta bildumaren beraren hazkundea.

Nortasuna

Jasa hasieratik pinakotekaren ezaugarri batzuk agerian gelditu ziren eta oraindik gaur egun indarrean diraute, besteak beste, Bilbo kultura erreferentzia bihurtzeko borondatean herri erakundeen eta gizartearen arteko lotura estua. Museoak jardueraren lehenengo urteetan dohaintza eta legatu garrantzitsuak jaso zituen erakundeen eta partikularren aldetik eta horiei esker bildumaren etorkizuneko hazkuntza lerroak zehaztu ziren.

Horrez gain, museoak garaikidea izan nahi du eta hasieran ezaugarri horrek tokiko erkidego artistikoaren kezkei erantzuten zien. Egunerokotasunaren aldeko apustua hamar urte geroago gauzatu zen, arte modernorako eta garaikiderako museo berria sortu zenean. Ildo horri jarraiki, Arte Modernoaren Museoa Aldundiaren lokal batzuetan kokatuta dago eta ateak 1924. urtean zabaldu zituen. Aurelio Arteta margolariak zuzendu zuen.

Ordutegia

  • Asteazkenetik astelehenera: 10:00etatik 20:00etara
  • Astearteetan: itxita (ohiz kanpo irekitzen denean izan ezik)
  • Abenduaren 24an eta 31n: 10:00etatik 14:00etara (asteartea ez bada, ohiz itxia baitago)

Argibide gehiago

Tarifak:

  • Orokorra: 7 €
  • Txikitua: 5 € (ikasleak, 65 urtetik gorakoak eta 15 pertsonatik gorako taldeak).
  • Audiogida: 1 €
  • Artean bonua: 14 € Guggenheim eta Bilboko Arte Ederren museoetarako sarrera bateratua.
  • 25 urtetik beherakoentzat gazte tarifa: igandeetan arratsaldeetan eta asteazkenetan, doako sarrera. Gainerako egunetan, 5 €-ko tarifa gutxitua
  • Doakoa: Museoaren Eguna (asteazkenero), Museoaren Lagunak, ICOM, 12 urtetik beherakoak, irakasleak, kazetari eta gida egiaztatuak, desgaituak (bisita egiten laguntzeko pertsona behar badute, horri tarifa gutxitua aplikatuko zaio) eta langabetuak.

Web orria: www.museobilbao.com

Erakusketa iraunkorra

Maisulanak

  • Tokia Bilboko Arte Ederren Museoa
  • Data 01/01/2016(e)tik