Gorbeiako parke naturaleko parketxea

Interpretazio-zentro edo parketxe honek baditu zenbait ikus-entzunezko komunikabide eta Gorbeiako Parke Naturalari buruzko erakusketa iraunkor bat. Haren diseinuari esker, gurutzerainoko igoera birtual bat egin dezakegu. Eskola-umeen taldeentzako programa didaktikoak ere baditu, ingurua ezagutzeko ibilbide gidatuak barne.

Ordutegia

De 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara. Egunero.

Argibide gehiago

Informazioa eta taldeen erreserbak: 94 673 9279 o gorbeia.parke.naturala@bizkaia.eus

Parketxeko ekimenen eta Naturgunearen inguruko informazio gehiago: Gorbeia.

Armañongo parke naturaleko parketxea

Pozalaguako harrobiaren mineral birrinketa-toki ohian kokatuta dago Armañongo Parke Naturaleko eta Ordunteko Mendietako Kontserbazio Bereziko Gunea (KBG).

Zentroaren erakusketa hiru soilairutan banatuta dago. Erakusketa honen bidez, Karrantza eta Trutzioz artean kokaturiko Armañon Parke Naturalaren eta Ordunteko Mendiak Kontserbazio Bereziko Eremuaren balio ekologiko, natural eta kulturalak ezagutu ditzakegu.

Igogailu panoramiko baten bidez, kobazulo artifizial batean murgildu gaitezke.

Ordutegia

Asteartea eta Igandea.
10.00etatik 14.00etara eta 16.00etatik 18.00etara.

Uztaila y Abuztuan egunero dago zabalik.

Argibide gehiago

Izen ematea: 946 560 079 eta armanon.parke.naturala@bizkaia.eus

Parketxeko ekimenen eta Parke Naturalaren inguruko informazio gehiago: Armañón.

Urkiolako parke naturaleko parketxea

Toki Alai Interpretazio Zentro edo Parketxea Urkiolako Parke Naturalari buruzko erakusketa interaktibo iraunkorraz hornituta dago. Hemen Parkeko ibilbide zein interesguneei buruzko informazioaz gain turismo-informazioa ere eskuratu daiteke. Urte guztian zehar, publiko guztiarentzako ekintzak antolatzen dira, baita ikasturte garaian ziklo desberdinei zuzendutako progama didaktikoak ere.

Ordutegia

  • Azarotik-Martxora: 10:30etatik 14:30etara eta 15:30etatik 17:30etara.
  • Apiriletik-Urrira: 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara.

Argibide gehiago

Izen ematea: 946 814 155 urkiola.parke.naturala@bizkaia.eus

Parketxeko ekimenen eta Parke Naturalaren inguruko informazio gehiago: Urkiola

Oma Basoa

Omako basoa Agustin Ibarrola artistaren obrarik ezagunenetarikoa da. "Land art" deritzonaren adierazpena da. Kreazio-korronte hori XX. mendeko hirurogeigarren hamarkadaren amaieran sortu zen, eta korronte horren helburua lan artistikoa naturara eramatea da; horretarako, artistek paisaia erabiltzen du marko, euskarri eta lehengai modura.

Basoan zehar goazela, irudiak sortu eta gure begien aurrean egituratzen dira: batzuetan, zuhaitz bakar batek irudi osoa adierazten du, baina, beste batzuetan, zenbait zuhaitzen multzoa ikusi behar da artelana ulertzeko. Eta, gainera, irudien pertzepzioa aldatu egiten da, behatzeko gunearen arabera: irudiak eraldatzen dira. Azken finean, bisita "pertsonalizatua" da, eta, bisita horretan, artistak lortu egiten du bisitaria bere lanaren protagonista izatea.

Ordutegia

Omako Baso Margotua guztiz itxita egongo da mantentze lanak eta sarreretan hobekuntza lanak burutu ahal izateko

Muñatones Gaztelua

Muñatones Gaztelua

Muñatones gaztelua eraikuntza prozesu luze baten emaitza da. XIV. eta XV. mendeetan zehar eraiki zen, garai hartan Euskal Herria astindu zuten bando-gerren testuinguruan. Bizkaiko ondare arkitektonikoaren elementurik bikainenetako bat da. Horregatik, monumentu multzo izendatu zuten, eta gorde diren hondarren balio historikoa eta kalitate handia aitortu ziren.

Gaztelu izena merezi duen Bizkaiko dorre bakarra da, gazteluen berezko kanpo-harresi sistema daukalako. Gainera, gure historiako pertsonaia berezienetako bati lotuta dago: Lope García de Salazar, arma eta letra gizona. Berari zor dizkiogu Bienandanzas e Fortunas ezagunak.

El Pobal burdinolak bandoen gotorlekuarekin harreman estua du. Ochoa de Salazarrek, Lope García kronikariaren bilobak, burdinola XVI. mendearen hasieran eraiki zuen eta bere ondorengoek 200 urte inguru mantendu zuten burdinazko negozioaren jabetza.

Bi monumentuetara, gaztelu eta burdinolara, bisita batera eginez gero, Bizkaiko iraganari dagokionez, alderdi desberdinak daude, baina, aldi berean, osagarriak dira. Bi agertokiek oroipen ahalmen handia dute eta horiei esker landa nobleziaren bizimoduak eta agintea izateko aberastasun iturriak ezagutuko ditugu.

Ordutegia

Udako bisitak: Bisita gidatuak guztientzat.

Datak: Igandeetan, ekainaren erdialdetik irailaren erdialdera.

Bisita gidatuen ordutegia: 10:30 eta 12:30ean

Muñatones eskoletarako: Eskola eta udalekuentzat gaztelua maiatzetik urrira dago irekita.

Ordutegia: Lehenengo bisita gidatua 10:30etan da.

Egitarau horretatik kanpo talde hitzartuentzat bisitak (kontsultatu).

Plaza mugatuak. Bisitarako aldez aurretik hitzordua eskatu behar da.

Argibide gehiago

  • Tarifa orokorra: 3,50 €
  • Tarifa konbinatua: Burdinola+Gaztelua. 4'50 € eta gutxitua 3'50 €.
  • Eskola tarifa: bakarrik gaztelua, ikasleko 2 €, gaztelua+burdinola, ikasleko 3,50 €.
  • Tarifa gutxitua: 26 urtetik beherakoak, 60 urtetik gorakoak, desgaituak, langabetuak, pentsiodunak, familia ugariak eta 10 heldutik gorako taldeak 2,50 €.

Egitarau horretatik kanpo talde hitzartuentzat bisitak (kontsultatu).

Plaza mugatuak. Bisitarako aldez aurretik hitzordua eskatu behar da.