EKONOMIA ETA LURRALDE GARAPENA SUSTATZEKO SAILA

Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Saila Bizkaiko pertsonei eta sare ekonomikoari zerbitzua eskaintzeko tresna da. Lurraldeko ekonomia suspertzea du helburu, kalitatezko enplegua sortzeko eta eskualde nahiz udalerri guztiek duten ahalmen osoa modu orekatuan garatzeko.

Aurrekontua 2017
Bizkaiko Foru Aldundia

256,070,000

1,165,551,000 euroko guztizko aurrekontuaren %21.97

aurrekontuak 2017

ZER EGITEN DUGU?

Zuzendaritza honek jarduera mota guztiak bultzatu eta garatzen ditu ondorengoekin zerikusia badute: enpresak sustatzea, enpresa berriak sortzea, kultura ekintzailea, enpresak aniztea, garatzen eta hazten ari diren sektoreak finkatzea, lehiakortasuna hobetzea eta industria bultzatzea, ezagutzan zerbitzu aurreratuak, berrikuntza, eremu zientifiko-teknologikoa, enpresa kooperazioa eta eskualdea nahiz lurraldea garatzea.

Zuzendaritza honek lanean dihardu Bizkaiko irudia munduan jomuga turistiko bezala eta aukeren lurralde modura sustatzeko. Ekintzak hainbat helburu lortzera bideratuak daude:

  • Inbertsioa, talentua, bisitariak eta ekitaldiak erakartzera.
  • ETEak nazioarteko bihur daitezen bultzatzera.
  • Jarduera esportatzailea bultzatzera.
  • Lurralderako lehentasunezko interesa izanik, nazioarteko sareetan Bizkaiaren partaidetza sustatzera.
  • Talentua eta ezagutza sustatzera.
  • Artisautza sustatzera.

Foru Aldundiak Bizkaiko errepideen eta bideen plangintza, proiektu, eraikuntza, kontserbazio, aldaketa, finantzazio, erabilera eta ustiapenaren gainean aginpidea du. Azpiegituretan (bideak, industrialak, teknologikoak eta sozialak) inbertsio publikoa kudeatzen du, lehiakortasuna hobetu, enplegua sortu eta lurralde oreka bilatzeko. Bere helburua azpiegiturak pertsonen zerbitzura jartzea da, kanpoan eta barruan mugikortasuna, irisgarritasuna eta konektibitatea errazteko xedez.

PROIEKTU ESTRATEGIKOAK Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Saila

  • Bizkaia jarduera ekonomiko eta enpleguarekin

Programak eta zerbitzuak

  • 2016an euskal enpresak nazioartekotzeko programen eta zerbitzuen gida

    Kanpoko merkatuetara irekitzeko orduan eskura dauden laguntza baliabideetara iristeko tresna

  • MassChallenge lehiaketa

    Bizkaiko startupetarako tokiko lehiaketa. MassChallengerekin, munduko bizkortzailerik handiena, Bostonen bizkortze programari etekina ateratzeko aukera eskaintzen du. Halaber, finantzazio sare zabalera eta munduko ekintzailetza nahiz berrikuntzaren ekosistema dinamikoenera irits daiteke

  • Egin eta Ekin programa

    Bizkaiko pertsona gazteen artean enpresa espiritua sustatzeko eta aberastasunaren pertsona sortzaile bezala ekintzaileen irudiari prestigioa emateko programa

  • Proiektu enpresarial berritzaileak

    Enpresa proiektu berriztatzaile berriak gara daitezen sendotzeko programa

  • Bizkaia sortzailea

    Programa honen bitartez jarduera ekonomikoan garatzen ari diren sektore berriak sendotzen dira, sormenaren industriarekin zerikusia badute.

  • Ekintzailetza eta Gizarte-berrikuntza

    Programa honek bi arlo hartzen ditu: Gizarte-proiektu berriztatzaileak garatzea: gizarte erakunde edo enpresa berriztatzaileen proiektu berriak abian jartzea diruz laguntzen du. Gizarte erakunde edo enpresa berriztatzaile berriak izenekoak Bizkaian gizarte erakunde edo enpresa berrien sorrera laguntzen du

  • Bizkaia Digitala

    Gauzen Internetean oinarritutako prozesu, produktu edo zerbitzuen garapena laguntzea

  • Inkubagailuak

    Startupetarako bizkortze inkubagailu eta zerbitzuen sarea

  • ETEetan berrikuntza sustatzeko programa

    Berrikuntza proiektuen bitartez (bai teknologikoak, bai ez-teknologikoak) ETEen lehiakortasuna hobetzera bideratutako jarduerak

  • Berrikuntza estrategikoan laguntzea

    Bizkaiko berrikuntza eta ikerketa sistemaren eragile dinamizatzaileek gauzatutako jarduera estrategikoak babesteko programa. Ekintzak Bizkaiko Foru Aldundiak berrikuntzan dituen lehentasun estrategikoekin lerrokatuak egongo dira. Horrez gain, lurraldearen gaitasun lehiakorra eta garapen iraunkorra hobetuko dute.

  • Elkarlanean programa

    Berrikuntza proiektuetan enpresen arteko lankidetza sustatzeko programa.

  • Innobideak-Kudeabide Egitamua

    Eusko Jaurlaritza, SPRI eta Foru Aldundiekin lankidetzan, kudeaketa aurreratuan hobekuntzak babesteko programa

  • 3i programa

    Berrikuntza, nazioartekotze eta inbertsiorako laguntza integralaren programa. ETEetarako, enpresa hazkuntzako proiektuetan lehiakortasuna hobe dezaten, enpleguan eragin handia izan behar badute

  • Bikaintasuneko prestakuntza

    Graduatu ondoko gazteen bikaintasunerako prestakuntza babesteko programa. Atzerriko ospe handiko nazioarteko zentroetan edo Euskadiko unibertsitate batekin konbinatuta, lanbide hobekuntzako ikastaroak egiten dira. Helburua beren prestakuntza akademikoa osatzea eta Bizkaiko enpresetan, unibertsitateetan edo ikerketa zentroetan integratzeko aukerak hobetzea da

  • Espezializaziorako ikasgelak

    Espezializaziorako ikasgeletan hobekuntza profesionala, masterrak, ikastaroak eta praktikak atzerrian, Bizkaiko gazteak gaitze eta ezagutza tekniko espezializatuak lortu ostean, lurraldeko enpresetan sartzeko

  • Be Basque Talent Network

    Be Basque Talent Network goi mailako prestakuntza duten adituen sarea da. Munduko edozein tokitakoak dira eta Bizkaiari lotuak daude edo lotuak egon nahi dute

  • Bizkaia:talent

    Bizkaia:talentek enpresei, zentro teknologikoei, unibertsitateei, elkarteei, ikerketa zentro eta taldeei nahiz fundazioei laguntzen die, lanerako egoitza edo zentroa Bizkaian badute eta beren erakundeetan goi mailako prestakuntzan duten pertsonak kontratatu edo sartu nahi badituzte. Era berean, goi mailako prestakuntza duten adituei eta ikertzaileei laguntzen die, Bizkaian proiektu berriztatzailean laguntzaile, aholkulari edo aditu bezala jarduten badute

  • Bidesariak eta laguntza ekonomikoak

    Errepideen foru sarean, ordaintzen diren bideetan, bidesari, laguntza eta deskontuei buruzko informazioa

  • Trafikoari buruzko informazioa

    Bizkaimove errepideetan gertatzen diren gorabeherei eta obretan dauden tarteei buruz egiazko denboran informazioa eskaintzen duen web orria da. Halaber, Eusko Jaurlaritzako Euskalmeten eta trafikoaren kamera eta web orrietara iritsi daiteke.

  • Bizkaiko errepideak

    Lurraldeko errepideei buruzko informazioa: dokumental eta grafikoa, kilometro distantziak, gorabeherak, trafikoaren egoera, bidesaria duten tarteetan tarifak, ohiko erabiltzaileentzat laguntza ekonomikoen araubidea, bizikletetarako ibilbideak, etab.

  • Errepideen katalogo bisuala

    Bizkaiko errepideetan irudiak ikusteko aukera

  • IN TXIKI: Txekeo teknologikoak

    Enpresa txikirako lehiakortasunaren plana. Programak diruz laguntzen du enpresak produktu edo produkzio prozesu batean arazo zehatza antzeman ostean, eragile teknologikoek eskainitako aholkularitza

  • Lurzorua. Azpiegiturak

    Azpiegiturak SAU kudeatzen dituen elkartegietan, Azpiegiturak S.A.U.k lurzoru industriala eskuratu, sustatu eta kudeatu egiten du enpresak Bizkaian errotu daitezen

  • Gislur

    Lurzorua. Gislur

    Jarduera ekonomikorako espazioak

albisteak