Dohaintzak Beste ondasun batzuk

  1. Nork aurkeztu behar duen (higiezinak ez diren ondasunak):

    Dohaintza-egunean ohiko bizilekua Bizkaian duten dohaintza-hartzaileek.

  2. Aurkeztu beharreko eredua:

    651 eredua. Bizkaiko Foru Ogasuneko bulegoetan edo hemen eskura daiteke: http://www.bizkaia.eus/ogasuna/ereduak/modelos.asp. Halaber, eredua egiten laguntzeko programa bat ere badago hemen: http://www.bizkaia.eus/ogasuna/software/programa_bilatzailea.asp.

  3. Epea:

    30 egun baliodun, egintza edo kontratua gertatu edo egiten den egunaren hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

GOGORATU 651 EREDUAREKIN BATERA AGIRI HAUEK ERE AURKEZTU BEHAR DITUZULA
inprimatu PDFa (34,0 KB)

  • Dohaintza-emaileen eta dohaintza-hartzaileen nortasun-agiri nazionala.
  • Kontratu pribatua edo dohaintza-eskritura.
  • Eskualdatzen diren ondasun eta eskubideen artean Burtsan kotizatzen ez duten akzioak badaude, dohaintza-egunaren aurretik onartutako azken Balantzearen kopia, Sozietateen gaineko Zergaren ondorioetarako, eta kapital soziala banatzen den akzio edo partaidetza kopuruaren ziurtagiria.
  • Alegatutako murriztapenak, salbuespenak edo hobariak egiaztatzen dituen dokumentazioa.

Deitu eta zure zalantzak argituko ditugu

946 125 500

Inprimakia betetakoan eta beharrezko agiri guztiak bildutakoan, hemen har dezakezu ordua

ORDUA ESKATZEA