DATUEN BABESA

Datu pertsonalak babesteko eskubidea pertsona fisiko guztien oinarrizko eskubidea da. Horrek esan nahi du pertsona fisiko horiek beren datu pertsonalen erabilera kontrolatzeko ahala dutela. Kontrol horri esker, gure datuen tratamenduaren bitartez, saihestu egin daiteke gure intimitateari eta gainerako oinarrizko eskubide eta askatasun publikoei eragiten dien informazio pertsonala eskuratzea. Oinarrizko eskubide hori Espainiako Konstituzioaren 18. artikuluan jasota dago: Legeak informatikaren erabilera mugatuko du, herritarren ohorea, eta norberaren nahiz senitartekoen bizitza pribatua, eta horien guztien eskubideen egikaritza osoa bermatzeko.

EUROPAKO ERREGLAMENDUA

Datuak babesteko erregelamendu orokorra 2016an argitaratu zen, eta 2018ko maiatzaren 25etik aurrera zuzenean aplikatu beharrekoa izango da Europar Batasunean. Erregelamendu horren bitartez, pertsona fisikoen datu pertsonalak eta datu horien zirkulazio-askatasuna babesten dira. BOE: https://www.boe.es/doue/2016/119/L00001-00088.pdf

Bizkaiko Foru Aldundia eta haren foru-sektore publikoa herritarren datu pertsonalen tratamenduaren erantzuleak eta arduradunak dira, hainbat jarduera garatzerakoan. Horren ondorioz, indarrean dauden berme juridikoak eta datuak babesteko erregelamendu orokorrean jasotako berme juridiko berriak bete behar dituzte.

DBO

Bizkaiko Foru Aldundiaren eta sektore publikoko foru erakundeen DATUAK BABESTEKO ORDEZKARIA deritzon pertsona Gobernu Kontseiluak 2018ko maiatzaren 15an hartutako erabaki baten bidez sortu, izendatu eta arautu zen. Izendapen hori Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen (BAO, 99 zk., 2018ko maiatzaren 24koa), eta jakinarazpen ofiziala egin zitzaion Datuak Babesteko Euskal Bulegoari.

Datuen babesari buruzko kontsultak argitzeko, harremanetarako postontzi hau jarri dugu zuen eskura: : DPO@bizkaia.eus