BIZKAIKO KOSTALDEA PARTAIDETZA PLANA

Gaztelugatxeko San Joan, Bizkaiko Kostaldearentzako aukera. Gaztelugatxeko San Joan Bizkaiko ondarearen, naturaren eta kulturaren ikonorik adierazgarrienetakoa da. Horregatik enklabea Kostalde osoaren garapen ekonomiko, sozial eta turistikorako aukera handi moduan hartu behar da. Enklabe turistiko mailan garatzeko konpromisoarekin egiten dugu lan baina, aldi berean, ingurua kontserbatzeko obligazioa dugu; hori ez ezik, uste dugu derrigorrezkoa dela proiektua Bizkaiko herritar guztiekin eta inplikatuta dauden agente ekonomikoekin garatzea.

Proposamena

Bizkaiko Foru Aldundiak hainbeste denbora darama Gaztelugatxeko San Joanen garapenean eta antolamenduan lanean, enklabe turistiko jasangarri eta ingurumenari dagokionez babes berezia behar duen espazio moduan eredu orekatua sustatuz.

Inguru honen gaur egungo egoerari buruzko diagnostikoa egin ondoren zilegi diren proiektuen eta abian jar daitezkeen jarduketen proposamena prestatu dugu; horien guztien bidez gauza izan behar dugu Gaztelugatxek gainditu behar dituen erronka guztiei erantzuna emateko.

Testuinguru horretan proiektua garapen ekonomiko eta sozialerako aukera handi moduan egituratu da, hala enklabetik hurbilen dagoen alderako nola Bizkaiko kostalde osorako; kontua da Gaztelugatxeko San Joan ez dela bakarrik sustatuko bisitatzeko toki moduan, eta destino zabalago baten barruko ikono moduan jarriko da: Bizkaiko Kostaldea.

Proiektu hau aurrera eramateko uste dugu funtsezkoa dela Bizkaiko herritarren eta Bizkaiko itsasaldearen garapenari lotuta dauden agente guztien iritziak ezagutzea eta kontuan hartzea. Horretarako datozen hil hauetan Partaidetza Plan bat jarriko dugu abian; gure ustez proiektuan ikuspegi desberdinak sartzeko eta hala herritarren nola agente ekonomiko eta sozialen ikuspegiak integratu ahal izateko balioko du.

Har ezazu parte

Prozesu honetan parte hartzeko eretatik lehena Bizkaiko Kostaldearen garapenean jarduten duten agente sozio-ekonomikoentzat pentsatu da. Parte hartze hau Bizkaiko itsasalde osoan egingo diren Lan-Mahai sektorial-geografikoen bidez dinamizatuko da.

Parte hartzeko prozesuaren zehaztasuna

Parte hartzeko prozesu honek aukera ematen du proiekturen garapenean on-line laguntzeko; horretarako galdera-sorta txiki bat bete behar da. Zure ikuspegia eta lehentasunez jarduteko esparruei buruzko proposamenak aurkeztu nahi badituzu, sartu esteka honetan

Dokumentazioa

Atal honetan proiekturako interesgarria den informazioa eta dokumentazioa aurki ditzakezu. Atal hau eguneratzen joango da proiektuak aurrera egin ahala. Sartu esteketan artxiboak deskargatzeko.