BIZKAIKO KATASTROA

Foru Higiezinen Katastroa landa eremuko, hiri eremuko eta ezaugarri berezidun ondasun higiezinen datuen multzo bat da, eta ezaugarri fisikoak, ekonomikoak eta juridikoak biltzen ditu; horrez gain, azalerak, egoerak, mugak, laborantza edo aprobetxamenduak, erabilera edo helburua, eraikinen kalitatea, irudikapen grafikoa, katastro balioa eta katastro titulartasuna ere aipatzen dira. Katastro erreferentziak ere baditu, esaterako ondasun higiezinak identifikatzeko kodea.

AURRETIKO HITZORDUA

KATASTROAREN BULEGO BIRTUALA

Ziurtagiriak lortzeko, titulartasun aldaketa eskatzeko, errolda kontsultatzeko... aukera ematen du.

Nabigazio Grafikoa

  • Bisore grafikoa

    Bizkaitik modu grafikoan nabigatzeko aukera ematen du, eta katastroko datu-basean bildutako informazio grafikoa erakusten du, esaterako udalerrien mugak, lurzatiak, eraikinak eta solairuen araberako krokisa katastro elementu bakoitzeko.

  • Partzela Deskargak

    Hiriko eta/edo landa eremuko partzelarioa lor daiteke shp formatuan Bizkaiko udalerri bakoitzeko.

    WMS zerbitzuari esker, irudikatutako elementuei lotutako datuak (alfa-zenbaki motakoak) kontsultatu eta mapak ikus daitezke; WFS zerbitzuari esker, berriz, kartografiako datu gordinetara sarbidea lor daiteke, bai geometriara, bai alfa-zenbaki estiloko datuetara.

  • GeoBizkaia

    Bizkaiko esparruko mapak eta informazio geografikoa.

  • Aurkezpena

    Bizkaiko lurralde historikoko ondasun higiezinen administrazio erregistro eta inbentario gisa eratu da Foru Higiezinen Katastroa.

     

    Katastro eta balorazio zerbitzuaren jarduna higiezinen katastroa kudeatu eta landa eta hiri izaerako ondasun higiezinen zerga ondorioen balorazioa egitean datza.

     

    Foru Higiezinen Katastroa landa eremuko, hiri eremuko eta ezaugarri berezidun ondasun higiezinen datuen multzo bat da, eta ezaugarri fisikoak, ekonomikoak eta juridikoak biltzen ditu; horrez gain, azalerak, egoerak, mugak, laborantza edo aprobetxamenduak, erabilera edo helburua, eraikinen kalitatea, irudikapen grafikoa, katastro balioa eta katastro titulartasuna ere aipatzen dira. Katastro erreferentziak ere baditu, esaterako ondasun higiezinak identifikatzeko kodea.

     

    Katastroari dagozkion berezko prestakuntza, mantentze-lanak, berrikuspen eta gainerako funtzioak Bizkaiko Foru Aldundiaren eskumen esklusiboak izango dira, zuzenean edo udalekin ezarriko diren inguruabarretan sinatutako kolaborazio hitzarmenen bitartez. Hala ere, baliteke katastroa datu-base gisa konfiguratzea, beste administrazio publiko batzuek erabil dezaten.

     

    Horrez gain, Katastro eta Balorazio Zerbitzuak ondasun higiezinen eta bertan sor daitezkeen errenten balioa eta peritu tasazioa egiaztatzeko lanak egiten ditu. Balorazio horiek egiteko aldizka egindako merkatu azterlanak hartzen dira oinarritzat, eta horiei balorazioko arau teknikoak aplikatzen zaizkie, landa eta hiri izaerako ondasun higiezinen zerga ondorioetarako.

  • Funtzioak

    Ogasun eta Finantza Sailaren egitura organikoari buruzko araudia onartu zuen abenduaren 13ko 197/2011 Foru Dekretuaren 36. artikuluaren arabera, Katastro eta Balorazio Zerbitzuari honako eginkizun hauek dagozkio:

     
    1. Katastroko kartografia egitea eta kudeatzea.
    2. Bizkaiko katastroa mantentzea, berritzea eta zaintzea, bai eta katastro hori berrikustea, aldatzea eta eguneratzea ere.
    3. Desadostasunak aitortzeko, komunikatzeko, eskatzeko eta zuzentzeko eta katastroa ikuskatzeko prozedurak tramitatzea.
    4. Katastroaren arloko zehapen-prozedurak tramitatzea.
    5. Bizkaiko Lurraldeko ondasun higiezinei identifikazio-kode bakarra esleitzea: «katastroko erreferentzia».
    6. Arlo teknikoan katastroari buruz trebatzeko, katastroa zaintzeko eta hura berrikusteko lanak arautu behar dituzten gidalerroak prestatzea.
    7. Ondasun higiezinen zerga-balorazioak egiteko irizpideak aztertu eta ezartzea, balioei buruzko txostenak onartzea eta ondasun higiezinen zerga-balioa zehaztea, bai eta higiezinen merkatuaren katastroko behatokia kudeatzea ere.
    8. Ondasun higiezinen eta horiek sor ditzaketen errenten balioa egiaztatzea eta peritu-tasazioa egitea.
    9. Bizkaiko Foru Aldundiko beste zerbitzu batzuekin, toki erakundeekin, Euskadiko Udalen Elkartearekin (EUDEL) eta beste herri administrazio batzuekin lankidetzan aritzeko prozedurak ezartzea, kooperazioa egon dadin katastro zerbitzuen artean eta funtzionamendu egokia izan dezaten, bai eta Europako katastroekin lankidetzan aritzea ere, zergei buruzko informazioa trukatzeko.
    10. Notarioen elkargoekin, jabetza erregistroekin eta bestelako erakundeekin lankidetza-hitzarmenak kudeatzea, katastro zerbitzuen artean eta herritarrentzako zerbitzuen artean kooperazioa egon dadin eta funtzionamendu egokia izan dezaten.
    11. Ogasun eta Finantza Sailak herritarrei argibideak bideratzeko prozesuaren barruan, haiei informazio eta laguntza zerbitzua ematea, bai zuzenean, zein telefonoz, bai eta katastro eta balorazio zerbitzuen bezero edo erabiltzaile mota ezberdinentzako zerbitzuen gutuna ezarri eta kudeatzea ere.
    12. Katastro eta balorazioaren arloko arauen inguruko proposamenak aztertzea eta egitea.
    13. Katastro zerbitzuen sistema eta bitarteko elektronikoak diseinatu, ustiatu eta mantentzea, saileko beste zerbitzuekin eta Lantik S.A. foru enpresa publikoarekin elkarlanean eta koordinaturik.
    14. Katastro-erroldak prestatzea, onartzeko proposamena egitea eta argitaratzea. Katastro eta Balorazio Zerbitzuan dagoen estatistikako informazioa egin eta aztertzea eta katastroari buruzko informazioa zabaltzea.
    15. Helburuen planak eta programak betetzeko eta unitatean ematen diren zerbitzuen kalitatea hobetzeko azterlanak, txostenak eta proposamenak egitea.