BIRGAITZE ZENTROA

Zentroen zeregin nagusia fauna basatitik datozen animaliak berreskuratu, tratatu, sendatu eta birgaitzea da.

Sendatutakoan askatzen dira, ahal izanez gero, aurkitu ziren toki berean.

EREMU PROFESIONALA

Fauna basatia berreskuratzeko erreferentziazko gida
(ENGLISH VERSION AVAILABLE)

Sartu

HASIERA

Faunaren birgaitze-zentroa animalia basati zaurituak, gaixotuak eta umezurtzak jasotzen diren tokia da. Zaintzea eta, ondoren, ingurune naturalean askatzea du helburu.

Animaliak egoera horietan naturan ezingo lukete bizirik iraun eta, ziurrenik, erreskatatuak ez balira, hilko lirateke.

Bizkaiko fauna basatiaren birgaitze-zentroa Gorlizko kostaldeko udalerrian foru-abeletxearen instalazioetan hasi zen funtzionatzen 1999ko uztailean.

Helburua ez da bakarrik beharrezko eske teknikoak eta ospitalekoak estaltzea. Asmo handiagoko proiektuak abian jartzen ari dira Bizkaiko fauna basatiaren kontserbazio-estrategia orokorraren barruan.

JARDUEREI BURUZKO PROGRAMA

Bizkaiko fauna basatiaren birgaitze-zentroan, animalia zauritu, gaixo eta umezurtzak berreskuratzeaz gain, osasun-zaintzaren programa (fauna basatiaren epidemiologi kontrola, osasun-zaintzarako plan nazionalaren barruan) eta espezie mehatxatuen kontserbazioari buruzkoa burutzen ditugu.

Iritsitako indibiduoen lagin biologikoak hartzen ditugu agiritegi genetikoak egiteko, batez ere, animaliak espezie mehatxatuen Euskadiko katalogoan sartuak badaude. Modu horretan, Bizkaiko Lurralde Historikoan fauna basatia kontserbatzeko programak gauza daitezke.

Era berean, bertan dauden faunaren indibiduo bizi eta hilak aztertzeari esker, gaixotasun infekziosoak, zoonotikoak kontrolatzea posible da. Are gehiago, ingurune naturalean erabiltzen diren pozoiak kontrola daitezke.

Helburu nagusiak ondorengoak dira:

  • Espezie mehatxatuak kontserbatu eta berreskuratzea.
  • Animaliek naturan bizirik irauteko gaitasun guztiak berreskura ditzaten lortzea.
  • Errotik atera behar diren gaixotasunak kontrolatzea.
  • Xahutze-kanpainaren xede diren gaixotasunak mantentzearekiko gordailu basatien eragina ezagutzea.
  • Fauna basatian gaixotasunak nagusitzeko aldaketen aurrean kontrol-sistema zehaztea.
  • Animalia-osasunaren arloan erakunde aginpidedunen errekerimenduei arreta eskaintzea.

Zentroaren eginkizunak:

Hurrengoen harrera-puntua gara:

  • Harrapatutako fauna basatia (bizia edo hila)
  • Debekualdian ehiza-fauna (kontrolatzeko laginak)
  • Espezie mehatxatuak

Honakoak burutzen dira:

  • Zaintza aktiboa (arrazoi desberdinengatik instalazioetara bizirik iristen diren animaliena)
  • Zaintza pasiboa (hilzorian edo hilak iristen direnena; nekropsiak egin eta laginak hartzen dira).

Biak elkarturik fauna basatiaren gaixotasunak gehiago ezagutzen ditugu.

B.F.B.B.Z.N SARTZEKO OHIKO ARRAZOIEN ZERRENDA

Beste animalia batzuen erasoa
Etxeko animalien eta harrapakari naturalen erasoak
Kolpatzea
Bide-istripuak
Traumatismoa
Kolpeek eta bestelako kanpoko gorabeherek eragindako lesio edo kalteak
Gaixotasuna
Birus, bakterio eta onddoek eragindako arazoak
Harrapatzea
Arrazoi askorengatik: markatzea, monitorez jarraitzea, etab.
Petrolioa hartzea
Hidrokarburoen ondoriozko intoxikazioa
Ekaitza
Eguraldi txarra: ekaitzak, lehorte iraunkorrak, uholdeak, etab.
Ahulezia
Ekaitza, gaixotasun eta abarrengatik
Epidemiologi kontrola
Osasuna eta gaixotasunak kontrolatzea
Gatibualdia
Gatibutasunean jaiotako animaliak
Kumeak
Habiatik erortzea, umezurtzak
Amuak
Arrantza-istripuak
Tiroa
Ehiza-istripua
Intoxicación/Envenenamiento
-
Elektrokuzioa
Erredurak edo shock elektrikoak
Hesiak
Hesi antropogenikoak
Konfiskatzea
Legez kanpo izatea, bandalismoa
Tranpak
Ekintza bandalikoak

OSPITALERATZE-ZONA ETA EREMU KLINIKOA

  • Harrera-gela
  • Ebakuntza-gela
  • X izpiak
  • Erizaintza
  • ZIU. Egoera txarrean dauden animalientzat eta ebakuntza izan dutenentzat.
  • Nekropsia-gela
  • Laborategi klinikoa
  • Elikagai biziekin (zizare, matxinsalto) hazteko zona
  • Animaliategia
  • Seroteka eta agiritegi genetikoa

ANIMALIAK OSTATATZEKO ZONAK

Barneko instalazioak

Animaliak berreskuratzeko:

  • Itsas hegaztiak
  • Gainerako hegaztiak
  • Ugaztun txikiak: lepahoriak, erbinudeak, katajinetak, urtxintxak…
  • Ugaztun handiagoak: azkonarrak, azeriak…
  • Itsas animaliak: itsas txakurrak
  • Ungulatuak
  • Narrasti eta anfibioetarako terrariumak
  • Gatibualdian hazteko programetarako boxak. Orain “Hontz zuriaren birpopulazio-proiektua” Gabontza proiektua dugu. Gatibualdian hontz zuriaren (Tyto alba) indibiduoak hazten ari dira gure lurraldea berriz populatzeko.
Kanpoko instalazioak

Kanpoko instalazio guztiek estalkia dute animalia seguruagoa sentitzeko eta, gainera, eguraldi txarrez babesteko.

Instalazio bereziak
  • Itsastarren eremua. Barruan urmael txikia du.
  • Gainerako hegaztiak. Hegaztiak hegan aritzeko eta muskuluak garatzeko guneak, tamaina desberdinekoak.
  • Ugaztun txikiak (azkonarra, azeria…). Bi instalazio bikoitz ditugu. Instalazio bakoitza bitan bereizia dago eta, horretarako, ate/gillotina txikiaz baliatzen da. Animalia itxita egongo da instalazioa garbitzen den bitartean. Halaber, animaliari anestesia jartzeko erabiliko da.
  • Kanpoko igerilekua. Ezinbestekoa da hegazti urtarrentzat: ubarroia, martina, pottorroa, gabaia, zanga. Hegazti hauek kanpoko barrutira irteten direnean, lumen flotagarritasun- eta iragazkortasun-probak egin behar dira ingurune naturalean utzi baino lehen.
  • Ungulatuak.
  • Hegazti nekrofagoak: sai arrea, sai beltza, sai zuria… Instalazio luzeagoak eta altuagoak, halako hegazti-motak duen gorputzaren tamaina kontuan hartuta.
  • Igerileku txikiak apoarmatuentzat.
  • Muskuluak garatzeko hegaldi-eremuak. Albaitaritza-tratamendu egokia jaso ondoren eta instalazio txikietan sartuak egon ostean, tamaina ertaineko instalazioetan hegan jarduteko gaitasuna berreskuratu behar dute.
  • Ehizan aritzeko hegaldi-eremuak. Ezinbestekoak dira bai eguneko, bai gaueko harraparientzat. Galdutako muskuluak eta hegan egiteko gaitasuna berreskuratu dituztenean, ingurunean berriz sartzeko prestatu behar zaie. Zentroan egon diren bitartean harrapakin hilez elikatu dira. Orain beren ehiza-sena bereganatu behar dute eta, horregatik, instalazio hauek behar dira. Aurrekoak baino tamaina handiagokoak direnez, harrapakin biziak ematen zaizkie eta egunero kontsumitzen dituztenak eta beren egagropilak kontrolatzen dira. Behar bezala ehizan ari ez direnera arte ezin daitezke aska, bizirik irautea ez baitago bermatua.
  • Foru basozainek, Ertzaintzak eta Udaltzaingoak konfiskatutako animalien eta espezie exotiko inbaditzaileen berrogeialdi-eremua.
  • Birgaitzeko eremu bereziak. Balio biologiko altua duten espezietarako (basakatuak…) prestatutako instalazioak.

Fauna basatiaren gaixotasunek garrantzia dute arrazoi desberdinengatik:

  • Zoonosia (pertsonei transmiti diezazkieten gaixotasunak) izateagatik.
  • Abeltzaintza-osasunari eragiteagatik.
  • Ehiza-ekoizpena arriskuan jartzeagatik.
  • Fauna basatia kontserbatzean dituzten ondoreengatik.

Beraz, gure zentroa oso garrantzitsua da, animalia basatiak hartu eta informazioa sortzeko.

Animaliaren harrera:

Sarrera-erregistroa (jarraibide sistematizatua) eta banakako fitxa irekitzea

Sartzen den animalia bakoitzari (hila edo bizia) fitxa irekiko zaio. Bertan sarreratik animaliaren prozesu guztia idatziko da.

Animalia bizien kasuan, fitxa egonaldi osoan mantenduko da. Egunero oharrak idatziko dira: emandako sendagaiak, fluidoterapia, probak, x izpiak, elikadura eta egagropilak. Ingurune naturalean askatuz gero, eraztun edo mikrotxipen kopurua, askatze-tokia eta GPS koordenatuak.

Bioaniztasuna modu kezkagarrian galtzen ari da, beraz, bitarteko biologiko eta genetikoen bankuak oinarrizko tresna bihurtu dira hurrengoetarako:

  • Espezie mehatxatuen euskal katalogoko, beste katalogo, inbentario, errolda eta espezieen zaintza-programa batzuetako espezie mehatxatuen aniztasun genetikoa mantentzeko.
  • Isolatuak dauden populazioen arteko harreman genetikoak aztertzeko, ekosistemen osotasunerako funtsezkoak baitira: ehiza-interesak, odolkidetasuna, etab.
  • Espezie ugarientzat ere garrantzitsua da jarduera biologikoa ezagutzea.
  • Gaixotasunak aztertzeko (bereziki, zoonosiaren kasuetan).

Esklusiboki fauna basatia.

EZ espezie exotikoak, ezta etxekoak ere.

  • Helbidea: Kukullu bidea, z/g 48630 GORLIZ
  • Telefonoa: 946774852 (profesionalei, erakunde ofizialalei eta hezkuntza alorrekoei arreta)
  • Bilketarako telefonoa: 944 465 297
  • Ordutegia: Al.-Ol.: 09:00etatik 18:30era
    Larunbat, igande eta jaiegunetan: 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:30era

    Aurkitutako espezie batekin hurrengo egunera arte zer egin jakiteko, sartu esteka honetan.

  • Google Maps

PROIEKTUAK ETA KOLABORAZIOAK

  • Gizona oinez
    Emakumea oinez
  • Gizonak aurrera egiten du
    Emakumeak aurrera egiten du
  • Gizona harritzen da
    Emakumea harritzen da
    Animalia dago zoruan
  • Zer animali mota da?

    Gizonak bere buruari galdetzen dio
    Emakumeak bere buruari galdetzen dio
    Animaliak zoruan jarraitzen du
  • Gizonak zer animalia den galdetzen dio bere buruari
    Emakumeak zer animalia den galdetzen dio bere buruari
    Animalia bat dago etzanda zoruan

    Animalia honelakoa da:

    Sakatu kasu bakoitzean nola jardun ikusteko.

  • Animalia basatia da!

    Gizonak animalia basatia dela dio
    Emakumeak animalia basatia dela dio
    Animaliak zoruan etzanda jarraitzen du
  • Kumea edo animalia heldua da?

    Gizonak bere buruari galdetzen dio kumea ala animalia heldua den
    Emakumeak bere buruari galdetzen dio kumea ala animalia heldua den
    Animaliak zoruan etzanda jarraitzen du
  • Gizonak honakoa baieztatzen du
    Emakumeak ondorengoa baieztatzen du
    Animalia zoruan etzanda

    Animalia basatia da…

  • Animalia basati kumea da!

    Gizonak animalia basatiaren kumea dela baieztatu du
    Emakumeak animalia basatiaren kumea dela baieztatu du
    Kume basatiak etzanda jarraitzen du

    Animalia basati heldua!

    Gizonak animalia basati heldua dela baieztatu du
    Emakumeak animalia basati heldua dela baieztatu du
    Animalia basatiaren kumeak etzanda jarraitzen du
  • Zein egoeratan aurkitzen da?

    Gizonak animalia zer egoeratan dagoen galdetzen dio bere buruari
    Emakumeak animalia zer egoeratan dagoen galdetzen dio bere buruari
    Kumeak zoruan etzanda jarraitzen du

    Zein egoeratan aurkitzen da?

    Gizonak animaliaren egoerari buruz zalantza du
    Emakumeak animaliaren egoerari buruz zalantza du
    Animaliak zoruan etzanda jarraitzen du
  • Gizonaren esanetan animalia basati zauritua da
    Emakumearen esanetan animalia basati zauritua da
    Animalia basati zauritua

    Animalia basati kumea da...

    Gizonaren esanetan animalia basati zauritua da
    Emakumearen esanetan animalia basati zauritua da
    Animalia basati zauritua

    Animalia basati heldua da...

  • Gizonaren esanetan animalia basati galduaren kumea da
    Emakumearen esanetan animalia basati galduaren kumea da
    Animalia basati galduaren kumea
    Animalia basatiaren kume galdua

    Galduta dagoen animalia basati kume bat aurkitzen baduzu…

    1. 1 Kontuz

      Errepide baten ondoan, inguruetan pertsonen, txakurren edo katuen zirkulazioa dagoen tokian edo arrisku egoeran badago bakarrik jaso.

    2. 2 Hegaztiaren kumea bada

      Hegazti kumea

      Bere habia bilatu behar da. Baliteke oso urrun ez egotea. Ez bada habia aurkitzen, leku garai baina seguru batean uztea gomendatzen dugu, gurasoek erraz bilatu ahal izango duten lekuan.

    3. 3 Orkatz txiki bat bada

      Orkatz kumea

      Seguruenik lurrean etzanda eta kamuflatzen saiatzen egongo dela.

      Ama, ikusten ez dugun arren, kumeak zaintzen eta kontrolatzen egongo da.

      Ez ukitu, bestela, gizakiaren usaina hartuko du eta bere amak baztertu egingo du.

    4. 4 Bestelako kumea bada

      Beste kume batzuk

      Arrisku egoeran ez badaude, onena dauden lekuan uztea izango da.

    Gizonaren esanetan animalia basatiaren kume zauritua da
    Emakumearen esanetan animalia basatiaren kume zauritua da
    Animalia basatiaren kume zauritua
    Kume zauritua

    Galduta dagoen animalia basati kume bat aurkitzen baduzu...

    1. 1 Adituari ohartaraztea

      Jakinarazi lehenbailehen Bizkaiko Foru Aldundiko bilketa zerbitzuari:

      944 465 297

      Ahalik eta datu gehien bildu: tokia, harrapatzearen susmoa, kolpea eta abar.

      Animalia aurkitzen denetik Fauna Basatia Berreskuratzeko Zentroan (CRFS) sartzen denera arte geroz eta denbora gutxiago pasatu, berreskuratzeko aukera gehiago izango ditu. Ez eduki animalia basatiak etxean, ez dira etxe-animaliak..

    2. 2 Babesteko aholkuak

      Fauna Basatiko edozein animalia gidatzea arriskutsua izan daiteke.Erabili eskuetarako eta begietarako babesak balizko hozkadak, atzamarkadak edo mokokadak saihesteko.

    3. 3 Animalia garraiatzeko aholkuak

      Hegaztiak garraiatzerakoan,aireztapen zuloak dituen kartoizko kaxakerabili (zarata isolatzen du eta tenperatura mantentzen du). Ugaztunak garraiatzeko, berriz, txakurrentzako kaxak erabili.

      Udan kotxez garraiatzeko: kaxa ondo itxita. Ez aparkatu eguzkitan eta ez sartu animalia maletategian.

    4. 4 Utzi toki lasaian

      Ahal bada, toki lasai eta ilun, batean jarri, Aldundiaren Zerbitzua iritsi arte behar bezala lekualdatzeko. Lasaitasuna da garrantzitsuena; beraz, animalia ez da beharrezkoa ez den estres egoera jarri behar.

    5. 5 Ez eman janaria

      Ez eman janari, edari edo inolako medikamenturik. Ez zaie bendajerik jarri behar, horiek egiten esperientziarik izan ezean.

    Gizonaren esanetan animalia basatiaren kume hila da
    Emakumearen esanetan animalia basatiaren kume hila da
    Animaliaren kume hila
    Kume hila

    Hilda dagoen animalia basati kume bat aurkitzen baduzu...

    1. Kume abandonatua

      Honako egoera hauetan badago:

      Zutoin edo linea elektriko baten ondoan.

      Espezie bereko zein bestelako espezietako animalia gehiago daude hilda.

      Odoljarioak edo gorakoak badituzte gorputzeko zuloetan.

      EZ UKITU
      ABISUA EMAN 944 465 297 telefono zenbakira

    Gizonaren esanetan animalia basati heldu zauritua da
    Emakumearen esanetan animalia basati heldu zauritua da
    Animalia basati heldu zauritua
    Hontz basati zauritua

    Hilda dagoen animalia basati bat aurkitzen baduzu…

    1. 1 Oharra

      Jakinarazi lehenbailehen Bizkaiko Foru Aldundiko bilketa zerbitzuari:

      944 465 297

      Ahalik eta datu gehien bildu: tokia, harrapatzearen susmoa, kolpea eta abar.

      Animalia aurkitzen denetik Fauna Basatia Berreskuratzeko Zentroan (CRFS) sartzen denera arte geroz eta denbora gutxiago pasatu, berreskuratzeko aukera gehiago izango ditu.Ez eduki animalia basatiak etxean, ez dira etxe-animaliak..

    2. 2 Babesa

      Fauna Basatiko edozein animalia gidatzea arriskutsua izan daiteke.Erabili eskuetarako eta begietarako babesak balizko hozkadak, atzamarkadak edo mokokadak saihesteko.

    3. 3 Garraioa

      Hegaztiak garraiatzerakoan, aireztapen zuloak dituen kartoizko kaxak erabili (zarata isolatzen du eta tenperatura mantentzen du). Ugaztunak garraiatzeko, berriz, txakurrentzako kaxak erabili.

      Udan kotxez garraiatzeko: kaxa ondo itxita. Ez aparkatu eguzkitan eta ez sartu animalia maletategian.

    4. 4 Lasaitasuna

      Ahal bada, toki lasai eta ilun, batean jarri, Aldundiaren Zerbitzua iritsi arte behar bezala lekualdatzeko. Lasaitasuna da garrantzitsuena; beraz, animalia ez da beharrezkoa ez den estres egoera jarri behar.

    5. 5 Janaria

      Ez eman janari, edari edo inolako medikamenturik. Ez zaie bendajerik jarri behar, horiek egiten esperientziarik izan ezean.

    Gizonaren esanetan animalia basati heldu hila da
    Emakumearen esanetan animalia basati heldu hila da
    Animalia basati heldu hila
    Basati heldu hila

    Hilda dagoen animalia basati heldu bat aurkitzen baduzu…

    1. Abandonatua

      Honako egoera hauetan badago:

      Zutoin edo linea elektriko baten ondoan.

      Espezie bereko zein bestelako espezietako animalia gehiago daude hilda.

      Odoljarioak edo gorakoak badituzte gorputzeko zuloetan.

      EZ UKITU
      ABISUA EMAN 944 465 297 telefono zenbakira

Irudiak egilearen eskubideengatik babestuak egon daitezke