Katastrorako aurretiko hitzordua eskatu, aldatu edo baliogabetu

Hitzordua eskatu aurretik, gogorarazten dizugu Katastroaren web-orrian dagoen informazio zehaztua lagungarri izan dakizukeela zure kontsulta argitzeko edo hitzordua prestatzeko: Partzeladunen kontsultak, katastro-prozedurak FAQak (maiz egiten diren galderak), araudia, eta abar.

Hitzordu bakoitzean, gehienez, 5 zenbaki finkori edo katastroko 5 erreferentziari buruzko kontsultak argituko dira. Katastroko erreferentzia gehiagori buruzko kontsultak egin nahi badituzu, hitzordu bat baino gehiago eskatu beharko duzu.

Aurretiko hitzordua eskatu behar da Ogasun eta Finantza Saileko bulego guztietan katastroarekin lotutako izapideren bat egiteko. Bulegoen helbideak.

Hiritarrek 946 125 500 telefono zenbakiaren bidez edo lotuneen bidez eska, alda edo baliogabe dezakete aldez aurretiko hitzordua:

Oinordetza eta Dohaintzentzako aurretiko hitzordua eskatu, aldatu edo baliogabetu

Aurretiko hitzordua eskatu behar da Ogasun eta Finantza saileko bulego guztietan oinordetzei eta dohaintzei buruzko kontsultak egiteko.

Hiritarrek 946 125 500 telefono zenbakiaren bidez edo lotuneen bidez eska, alda edo baliogabe dezakete aldez aurretiko hitzordua(*):

 

(*)Web bidez bakarrik Bilboko bulegorako eska dezakete aurretiko hitzordua. Getxo, Basauri eta Mungiako bulegoetarako 946 125 500 telefono zenbakiaren bidez eska dezakete hitzordua.

Aholkularitzek eta profesionalek 94 406 63 35 telefono zenbakiaren bidez bakarrik eska dezakete hitzordua