AHALDUN NAGUSIAREN KABINETEA

Ahaldun Nagusiaren Kabineteak Aldundiaren sailek abian jartzen dituzten proiektuak koordinatzea eta zuzendaritza erkidea eskaintzea du helburu.

Kabinetea Ahaldun Nagusiaren inguruan antolatzen da. Hala, bere zeregina horri babestea da eta erakundearen komunikazioa, Bizkaiko behatokia, Aldundiaren harremanak munduko beste herrialde batzuekin eta gazteriaren politikak kudeatzen ditu.

ZER EGITEN DUGU

Zuzendaritza hau Foru Aldundiak abian jartzen dituen proiektuak Bizkaiko pertsonei jakinaraztez arduratzen da.

Komunikaziorako Zuzendaritza, modu berean, Aldundiaren eta komunikabideen arteko zuzeneko lotura da. Horiei zerbitzua prentsa sailaren bidez eskaintzen die.

Kanpo Ekintzako Zuzendaritza Bizkaiaren eta beste herrialde batzuen arteko harremanak erraztez arduratzen da, Foru Aldundiak enpresaren, ekonomiaren, gizartearen edo kulturaren eremuan lan bideak irekitzeko interesa badu. Halaber, lurraldeak nazioarteko guneetan parte hartzea bultzatzen du, Invest in Biscay programaren bidez atzerriko inbertsioak erakartzeko ekimenak koordinatzeaz gain.

Aldundia etengabeko harremanetan dago Europarekin eta Bizkairako interesgarriak izan daitezkeen programa, zerbitzu edo laguntzekin. Ildo horri jarraiki, eztabaida gune europarretan Aldundiaren partaidetza kudeatzen du eta lurralderako interesgarria izan daitekeen informazio europarra hedatzen du.
Bizkaiko Behatokiak Bizkaiari eta Foru Aldundiak abian jartzen dituen proiektuei buruzko informazioa jaso, aztertu eta aurkezten du. Horretarako, ekintza desberdinak gauzatzen ditu eta horiei esker, informazioa lor daiteke eta ondorioak atera daitezke, gero, arazoak identifikatu eta konponbideak bilatu edo jada existitzen diren zerbitzuak edo programak hobetzeko.
Ahaldun Nagusiak berak gazteen politiken kudeaketa eta koordinazioa bere gain hartzen ditu, Bizkaiko Foru Aldundirako lehentasunezkoa baita. Ahaldun Nagusiaren Kabineteak estrategia erkidea definitzen du, foru sail guztiek abian jarri ondoren, Bizkaiko gazteentzat bideratutako ekimen, programa, beka, diru-laguntza eta laguntzetan oinarrituta.

PROIEKTU ESTRATEGIKOAK Ahaldun Nagusiaren Kabinetea

  • Bizkaia gizarte eta lurralde kohesio nahiz aukera berdintasunarekin

Programak eta zerbitzuak

  • Prentsaren Saila

    Aldundiak komunikazioan adituentzat informazio zerbitzua eskaintzen du. Aldez aurretik erregistratuta, SMS eta e-postaz deialdi eta prentsa ohar guztiak jasotzen dituzte, prentsa bulegoak bidali ostean. Web orriko Prentsa Saila gunean Bizkaiko pertsona guztientzat eskura eta irekiak daude Aldundiak esku hartzen duen ekitaldi guztiei buruzko informazioa nahiz multimedia galeriak (audioa, bideoa eta argazkia).
  • Europa Gaur

    Zerbitzu honek legeriaren eremuan Europako erakunde egunerokotasunari buruzko sorta du. Halaber, Bizkairako interesgarriak izan daitezkeen berrien sorta ageri da.
  • Europar Batasuna

    Europar Batasunarekin zerikusia duen orientazio zerbitzua. komunikatuak eta agendak, argitalpenak eta dokumentuak, EBko zuzenbidea eta helbide interesgarriak ditu.
  • EBn ikasi eta lan egitea

    Zerbitzu honen bidez Europar Batasuneko edozein herrialdetara ikastera edo lan egitera joateko informazioa lor daiteke. Mugikortasunari buruzko gida eta enplegu eskaintzen, beken, ikastaroen edo hitzaldien inguruko informazioa daude.

albisteak