5.2 EKINTZA

Bizkaiko Foru Aldundiaren Partaidetza Planaren urteroko prestaketa eta zabalkundea

Helburua Bizkaiko Foru Aldundiak garatutako partaidetza espazio eta dinamika guztiak modu erraz eta argian azaltzen dituen Mapa eguneratu bat izatea, espazio eta dinamiko horiek Lurraldeko herritarrei eta eragileei hurbiltze aldera.
Ekintzaren azalpena

Maparen lehen edizioa 2017an burutu zen eta lehen Mapa hori 2018ko otsailean argitaratu zen. Mapak barne du honako alderdien inguruko informazioa:

  • Gizarte partaidetzarako, erakundeen bultzada eta koordinaziorako eta barne bultzada eta koordinaziorako organo eta foro iraunkorrak.
  • Herritarrek parte hartzeko gune eta kanal iraunkorrak.
  • Planak eta estrategiak prestatzeko edota jarraitzeko eta ebaluatzeko prozesu partehartzaileak, foru araudia prestatzeko prozesu parte-
  • Bizkaiko enpresa sarearekin lankidetzan jarduteko sare zehatzak.
  • Bizkaia Goazen 2030eko kontuen berri ematearekin zerikusia duen herritarren partaidetza zehatza.

2018ko eta 2019ko edizioetara begira, 2017an abian jarritako lan eskema bera mantenduko da, baina honakoen inguruko informazio xehatuagoa azpimarratuko da:

  • Partaidetzaren datu kuantitatiboak, bai datu orokorrak eta baita zerikusia duten kolektibo bakoitzari dagozkion datuak ere.
  • Partaidetzari esker lortutako inpaktua.
Unitate arduraduna Bizkaiko Behatokia
(bizkaikobehatokia@bizkaia.eus)
Zerikusia duten beste barne unitate batzuk eta/edo kanpoko eragileak Foru Departamentu guztiak
Jarraipen eta ebaluazio adierazleak Mapa prestatzea eta zabaltzea: Bai/Ez
Egutegiak Mapa erreferentziako aldiko hurrengo urtearen lehen hiruhilekoan zehar prestatzea eta argitaratzea.
Informazio osagarria 2017 Partaidetza Plana

Itzuli