5.1 EKINTZA

bizkaia.eus webguneko partaidetza espazioa hobetzea

Helburua Espazio zentralizatu bat sortzea Bizkaiko Foru Aldundiaren partaidetzaren inguruko informazio guztia herritarren eskura egon dadin, bai herritarrek parte hartzeko eskubidea balia dezaten eta baita abian dauden edo jada amaitu diren partaidetzako espazio eta prozesuen inguruko informazioa eskuragarri izan dezaten.
Ekintzaren azalpena

bizkaia.eus webguneko partaidetza espazioaren hobekuntza integrala. Prozesu honi esker ahalbidetuko da:

  • Edozein Foru Departamentuk bultzatutako eta indarrean dauden partaidetzako espazio eta prozesuetara puntu zentralizatu bakar batetik sartu ahal izatea, hartara gai publikoetan parte hartzeko eskubidea baliatzea erraztuz.
  • Edozein Foru Departamentuk bultzatutako eta jada amaitutako partaidetzako espazio eta prozesuetara puntu zentralizatu bakar batetik sartu ahal izatea, hartara prozesu horien inguruko informazioa herritarren eskura jarrita, batik bat prozesuak partaidetzaren xede zen elementuaren (araudia, programa, zerbitzua, etab.) hobekuntzan izandako inpaktua ezagutzeko, eta baita partaidetzarako espazio eta organo iraunkorren jardueraren berri izateko ere.
Unitate arduraduna Bizkaiko Behatokia
(bizkaikobehatokia@bizkaia.eus)
Zerikusia duten beste barne unitate batzuk eta/edo kanpoko eragileak
  • Lantik
  • Foru Departamentu guztiak
Jarraipen eta ebaluazio adierazleak bizkaia.eus webguneko partaidetza espazioa hobetzea: Bai/Ez
Egutegiak 2019
Informazio osagarria bizkaia.eus partaidetzarako espazioa

Itzuli