3.3 EKINTZA

Partaidetzarako organo eta espazio iraunkorren funtzionamenduaren sistematizazioa

Helburua Bizkaiko Foru Aldundiak koordinatzen dituen partaidetzarako organo eta espazio iraunkorren funtzionamendua hobetzea, bereziki hauen jarduerei buruzko emaitzen itzulerari dagokionez.
Ekintzaren azalpena

Partaidetzarako organo eta espazio iraunkor hauek zalantzarik gabe duten gizarte partaidetzarako, erakundeen arteko koordinaziorako eta barne koordinaziorako baliagarritasunaren arren, horien funtzionamendua sistematizatzeko prozesu bat jarriko da habian, honako alderdien hobekuntza bilatuz:

  • Organo eta espazio hauen osaerari buruzko informazio gardena.
  • Organo eta espazio hauen baitan garatutako jardueren eta proiektuen inguruko informazio gardena.
  • Organo eta espazio hauen funtzionamendu sistematikoaren homogeneizazioa areagotzea.
Unitate arduraduna Bizkaiko Behatokia
(bizkaikobehatokia@bizkaia.eus)
Zerikusia duten beste barne unitate batzuk eta/edo kanpoko eragileak Foru Departamentu guztiak
Jarraipen eta ebaluazio adierazleak Partaidetzarako organo eta espazio iraunkorren funtzionamenduaren sistematizazioan aurrerapauso esanguratsuak: Bai/Ez
Egutegiak 2019
Informazio osagarria Bizkaiko Foru Aldundiak, gutxi gorabehera, partaidetzarako 40 organo eta espazio iraunkor ditu.
Mapa de la Participación 2017 (ikus 25-31 orrialdeak)

Itzuli