3.1 EKINTZA

Partaidetzaren sakontzea kontuak emateko espazioen barruan

Helburua Kontuak emateko espazioen partaidetza alderdian sakontzea, espazio hauek duten Bizkaiko herritarrak eta eragileak hurbiltzeko potentzialari onura aterata.
Ekintzaren azalpena

Kontuak emateko espazioak Aldundiaren eta Bizkaiko herritarren eta eragileen arteko interakzio foro gisa ulertzen dira eta eginkizun bikoitza dute:

  • Aldundiak hartutako konpromisoekin lotutako sektore eta lurralde proiektuen inguruko kontuak ematea
  • Herritarrekin interakzioa ahalbidetzea, hartara herritarrek informazio gehigarria eskatzeko, lurraldeko proiektuen eta beharren inguruko ikuspegia eta iritzia helarazteko eta horiek hobetzeko proposamenak burutzeko aukera izan dezaten.
  • 2017an abian jarritako dinamikaren ildotik, 2018-2020 aldirako topaketa hauen partaidetza alderdia sakontzea planteatzen da, topaketa horietan zehar aurrez aurreko partaidetza ahalbidetuz eta baita topaketak burutu ondorengo partaidetza ere.
Unitate arduraduna Bizkaiko Behatokia
(bizkaikobehatokia@bizkaia.eus)
Zerikusia duten beste barne unitate batzuk eta/edo kanpoko eragileak Foru Departamentu guztiak
Jarraipen eta ebaluazio adierazleak
  • Kontuak emateko espazioetan jasotako proposamenen guztizko kopurua
  • Kontuak emateko espazioetan parte hartu duen pertsona bakoitzeko jasotako proposamenen ratioa
Egutegiak Etengabekoa 2018-2019 aldian zehar
Informazio osagarria Bizkaia Goazen

Itzuli