2.1 EKINTZA

Foru araudiaren prestaketarekin lotutako partaidetza prozesuen urteko egutegia prestatu eta ezagutzera ematea

Helburua Lurraldeko herritarrei eta eragileei aurrerapen nahikoarekin jakinaraztea foru araudiaren prestaketarekin lotutako partaidetza prozesuen urteko egutegia, prozesu horietan herritarren eta eragileen parte-hartzea sustatze aldera.
Ekintzaren azalpena

Urteko egutegi bat burutuko da, Urteko Arau Planarekin batera aurkeztuko dena, eta bertan jasoko da foru araudiaren prestaketarekin lotutako partaidetza prozesuen egutegiaren aurreikuspena.

Egutegi hori etengabe eguneratuko da eta, gutxienez ere, hiru hilean behin.

Unitate arduraduna Bizkaiko Behatokia
(bizkaikobehatokia@bizkaia.eus)
Zerikusia duten beste barne unitate batzuk eta/edo kanpoko eragileak
  • Modernizaziorako, Gobernamendu Onerako eta Gardentasunerako Kabinetea eta Koordinazioko Zuzendaritza
  • Foru Departamentu guztiak
  • Bizkaiko Batzar Nagusiak
Jarraipen eta ebaluazio adierazleak
  • Egutegia prestatzea eta zabaltzea: Bai/Ez
  • Egutegia behar adina eguneratzea: Bai/Ez
Egutegiak Etengabekoa 2018-2019 aldian zehar
Informazio osagarria 2018 Urteko Arau Plana

Itzuli