1.3 EKINTZA

Partaidetzari eta gobernu irekiari buruzko ezaguera partekatua sortzen jarraitzea ahalbidetzen duten jarduerak antolatzea, ezaguera hori partaidetzarako prozesuak eta espazioak hobetzeko helburuarekin erabil dezaten Bizkaiko Lurralde Historikoko erakundeekin, gizartearekin eta enpresekin lotutako eragile guztiek eta prozesu eta espazio horien dinamizazioan laguntzen duten entitate adituek

Helburua Partaidetzaren eta gobernuaren inguruko ezaguera partekatua sortzea gobernamendu onaren eta kudeaketa publiko aurreratuaren alorrean aurrera egiten jarraitu ahal izateko, Bizkaiko gobernu irekiaren ekosistema osatzen duten eragile guztien arteko elkarreraginari eta lankidetzari esker.
Ekintzaren azalpena

Honako jarduerak ditu barne:

  • Topaketak antolatzea eta horietan parte hartzea.
  • Jardunbide egokiak identifikatu eta ezagutzera ematea.
Unitate arduraduna Bizkaiko Behatokia
(bizkaikobehatokia@bizkaia.eus)
Zerikusia duten beste barne unitate batzuk eta/edo kanpoko eragileak
  • Modernizaziorako, Gobernamendu Onerako eta Gardentasunerako Kabinetea eta Koordinazioko Zuzendaritza
  • Foru Departamentu guztiak
  • Bizkaiko toki erakundeak
  • Bizkaiko gizarte erakundeak
  • Partaidetzaren eta gobernu
  • irekiaren alorreko adituak
Jarraipen eta ebaluazio adierazleak
  • Garatutako jardueren kopurua
  • Parte-hartzaileen kopurua (sexuaren arabera banandutako datua)
Egutegiak Etengabekoa 2018-2019 aldian zehar
Informazio osagarria

Itzuli