1.2 EKINTZA

Foru Departamentuetako talde teknikoei zuzendutako partaidetzaren eta gobernu irekiaren alorreko barne trebakuntza

Helburua Partaidetzaren eta gobernu irekiarekin lotutako bestelako jardueren definizio estrategikoari, plangintzari, egikaritzeari, jarraipenari eta ebaluazioari dagozkien gaitasun teknikoak hobetzea, Foru Departamentuen talde teknikoen aldetik.
Ekintzaren azalpena

Honako jarduerak ditu barne:

  • Partaidetzari eta gobernu irekiari buruzko informazioa urteko prestakuntzaren plangintza sartzea.
  • Foru Departamentuen aldetiko partaidetzaren diseinua eta kudeaketa errazteko dauden laguntza materialen aurkezpen praktikoa burutzeko lantegiak antolatzea.
  • Barne jardunbide egokiak partekatzeko lantegiak antolatzea.
  • Bestelako topaketa irekiak antolatu eta bertan parte hartzea adituekin batera eta kanpoko jardunbide egokiak.
Unitate arduraduna Bizkaiko Behatokia
(bizkaikobehatokia@bizkaia.eus)
Zerikusia duten beste barne unitate batzuk eta/edo kanpoko eragileak
  • Lege Araubidearen eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza
  • Foru Departamentu guztiak
Jarraipen eta ebaluazio adierazleak
  • Garatutako trebakuntza ekintzen kopurua
  • Parte-hartzaileen kopurua (sexuaren arabera banandutako datua)
Egutegiak Etengabekoa 2018-2019 aldian zehar
Informazio osagarria

Itzuli