1.1 EKINTZA

Laguntza materialak prestatzea Foru Departamentuen aldetiko partaidetzaren diseinua eta kudeaketa errazte aldera

Helburua Foru Departamentuek garatutako partaidetza prozesuen definizio estrategikoa, plangintza, egikaritzea, jarraipena eta ebaluazioa erraztea, era berean erabilitako partaidetza estrategien eta metodologien homogeneizazioan sakonduz.
Ekintzaren azalpena

Materialak sortzea eta Foru Departamentuen artean zabaltzea.

Lan material hauek partaidetza prozesu baten fase guztiak jorratu beharko dituzte, definizio estrategikotik hasita eta ebaluaziora arte, zeharkako ikuspuntuak ere barne hartuta, hala nola generoa, adina, eten digitala eta lurralde oreka.

Sortutako materialak Foru Departamentuei aurkeztuko zaizkie eta Aldundiaren intranet sarean, Atarilekun, argitaratuko dira.

Unitate arduraduna Bizkaiko Behatokia
(bizkaikobehatokia@bizkaia.eus)
Zerikusia duten beste barne unitate batzuk eta/edo kanpoko eragileak Foru Departamentu guztiak
Jarraipen eta ebaluazio adierazleak Sortutako materialen kopurua
Egutegiak Etengabekoa 2018-2019 aldian zehar
Informazio osagarria Bizkaiko Foru Aldundiaren partaidetza eredua

Itzuli