Partaidetza eredua 6 Zutabe

BIZKAIKO FORU ALDUNDIAREN GOBERNU IREKIAREN ESTRATEGIA

Bizkaiko Gobernu Irekiaren Estrategiak bermatu nahi du Aldundiak informazioa modu garden eta irisgarrian eman eta jasotzean oinarritutako gobernu estiloa duela, lankidetza publiko-pribatua sortzean oinarritutakoa, eta, lan horretan, herritarrak inplikatu eta kontuak ematen dituela. Horren haritik, Gobernu Irekiaren eredua kudeaketa hobetzeko etengabeko ziklo gisa ulertzen da, eta Bizkaiko herritarrek ezagutu, neurtu, ebaluatu, partekatu eta baloratzea dira gako bereizgarriak.

1 HARREMAN GOBERNUA

HARREMAN GOBERNUA izatea; horrek esan nahi du etengabeko jarraipen dinamika egiten dela, herritarren beharrizanak hobeto ezagutzea eta politika publikoak orientatzea ahalbidetuz, gertutasunez eta eraginkortasunez.

2 GARDENTASUNA

GARDENTASUNA, erakundearengan jarritako konfiantza eta funtzionamenduari dagokion ezagutza maila indartu eta hobetzera bideratutakoa, aldi berean eskainitako zerbitzuen kalitatea hobetuz. Horretarako, beste urrats bat ematea planteatu da, tresna egokiak izatea bermatuz, herritarrentzat eta lurraldeko entitateentzat interesgarria den informazio publikora erraz eta azkar sartu ahal izateko, kudeaketaren eraginkortasunean lagunduz, eta publikoaren eskura jartzen den informazio guztiari erabilgarritasuna emateko ikuspuntutik.

3 HERRITARREK PARTE TZEA,ERANTZUKIDETASUNETIK,

HERRITARREK PARTE TZEA,ERANTZUKIDETASUNETIK, herritarrak politika publikoen zikloan integratzea bezala ulertuz, parte hartze prozesu azkarrak eta eraginkorrak sustatuz legegintzaldiko proiektu estrategikoen eta arau eta foru dekretuak prestatzeari lotutako jarduketen inguruan.

4 KONTUAK EMATEKO ESPAZIOAK

KONTUAK EMATEKO ESPAZIOAK irekitzen jarraitzea; horiei esker, foru kudeaketa balorazio publikoaren irizpean jar daiteke, agintaldian zehar modu jarraituan, euskarri teknologiko egokia eta zuzeneko harremana partekatuz, herritarren aurrean eskualdeen inguruneetan aurkeztuz, politika eta jarduketen zergatiak eta zergatirik ezak azaldu ahal izateko.

5 EBALUAZIOA

EBALUAZIOA, neurketa sistematiko eta irisgarri gisa ulertuta, politika eta jarduketek eragiten duten balio publikoa ezagutzeko eta administrazio prozesuen eraginkortasunaren berri izateko, hobekuntzak egite aldera.

6 GOBERNU KOLABORATIBOA

GOBERNU KOLABORATIBOA izatea; horrek kanpora irekitzea esan nahi du, lankidetza publiko-pribatuko ahaleginak eta bestelako esparruetako ahaleginak areagotuz, esaterako nazioartekotzean, crowdfunding-a, partenariatuak, erakundea herritarrei gerturatzea eta administrazio burokrazia murriztea.

Gora

Planaren 5 helburu eta irismena

Lehenago adierazitako helburu estrategikoak lortze aldera, honako helburu operatiboak ezarri dira:

1.go helburua

Bizkaiko Foru Aldundian partaidetzaren alderdi kualitatiboan sakontzea, hartara Bizkaiko politika, programa eta zerbitzu publikoen balioa areagotzen duten partaidetzarako prozesuak eta espazioak sortuta eta dinamizatuta.

2. Helburua

IKTen eta partaidetzarako aurrez aurreko bestelako espazioen potentzialari ahalik eta onura gehien ateratzea, pertsona eta entitateak partaidetza prozesuetara hurbiltzeko, eta baita generoaren, adinaren eta eskualdeen ikuspuntutik orekatua den partaidetza bat lortzeko ere.

3. Helburua

Foru Departamentuen partaidetza estrategien eta metodologien sistematizazioan eta homogeneizazioan aurrera egiten jarraitzea.

4. Helburua

Gizarte-balioa duten ezaguera partekatuak sortu eta zabaltzea partaidetzaren eta gobernu irekiaren inguruan.

5. Helburua

Bizkaiko Foru Aldundiak garatutako partaidetzarako prozesu eta espazioekin lotutako komunikazioa hobetzea, bide batez prozesu horiek aberastuz pertsona eta kolektibo berriak gerturatzeari esker.

PLANAREN IRISMENA

Bizkaiko Foru Aldundiko 2018-2019 Partaidetza Planak honako irismena du:

PARTAIDETZA KONTZEPTUARI dagokionez

KOLEKTIBO HARTZAILEEI dagokienez

Gora

Ekintzak 5 Ardatza 13 Erroka

Planak, guztira, 13 ekintza ditu barne, jarraian azaldu direnak:

  1. 4. Ardatza Bizkaiko Lurralde Historikoko Udalek eta Mankomunitateek garatutako partaidetzari sostengua eta laguntza emateko sistema baten definizioa

    1. BiscayTIK-ek udal eremuan partaidetza sustatzeko eskaintzen duen laguntza teknologikoa sakontzea

    2. Bizkaiko toki erakundeei zuzendutako partaidetzaren eta gobernu irekiaren alorreko trebakuntza

Gora