Zu ere euskaldun

  • Noiz

    2018/10/01(e)tik 2018/11/30(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Ekimen hau Bizkaiko Foru Aldundiak eta MetroBilbaok sustatzen dugu, bizkaitarren hizkuntza ugaritasuna ikusarazteko. Eta bizkaitarrak euskarara hurreratu gura ditu, euren jatorria edozein izanik ere.

Ekimen honek zati bi ditu: erakusketa bat (irailak 26an zabaldu zena) eta joko interaktibo bat (nasetako paneletan ikusgai egongo dena).

Erakusketa bederatzi panelek osatzen dute, eta, haietan, pertsona batzuen testigantzak irakurri daitezke, euskarara hurreratutakoen adibide direnak. Gainera, euskararen gaineko uste faltsu batzuk ezeztatu, datu zehatzak eman eta informazioa ere eskaintzen da. Eta, garrantzitsuago dena, euskara erabiltzeko gonbita ere egiten da.

Panel guztiek QR kodeak dauzkate, ekimenean parte hartu duten pertsonen testigantzak ikusi eta entzun ahal izateko.

Hasierako fasean Moyuako geltokian egon dira ikusgai panelok, eta urriaren 1etik Indautxuko geltokian daude eskegita, urriaren 21era arte. Gainera, nasetan panel interaktibo batzuk egongo dira, eta, galdera-erantzunen jolas baten bidez, borobildu egiten da ekimenak transmititu gura duen mezua.

  • Urriaren 16tik - 31ra Sestaoko geltokian.
  • Azaroaren 1etik 15era Portugaleteko geltokian.
  • Azaroaren 15etik 30era Basauriko geltokian.

Moyua geltokian eta Indautxuko geltokian

Eta gainera