Zirku. Compagnia Finzi Pasca: La veritá

  • Noiz

    2017/12/12(e)tik 2017/12/17(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Dalíren oihal bat eta akrobaziaren hizkuntza gure inkontzientearen akuilari.

La Verità lana Daniele Finzi Pascak idatzi eta zuzendutako antzerki akrobatikoko ikuskizun bat da, zeinetan hamahiru artista elkartzen diren Salvador Dalík 1940an New Yorken Tristan eta Isolda antzerkirako pintatu zuen oihalaren inguruan.

Oihal hori baliatzen du Finzi Pascak istorio zenbait harilkatzeko: XX. mendearen 40. hamarkadako New Yorkeko etorkinen istorioak, Tristan eta Isoldarena, eta bere taldearen espiritua berpiztu nahian ari den zuzendari batena.

La Verità honetan muturreraino eramaten dira taldekideen gaitasun fi sikoak, eta ikusleen aurrean paratzen dira irudi harrigarriak, itzal jostalariak, zuri, gorri odol kolorekoak, hutsaren gainean zintzilikatutako eskailerak, oreka-joko ezinezkoak, gorputz bihurketak, lumak eta lentejuelak.

Istorio horiek guztiek vaudeville dekadente bat osatzen dute, zeinetan akrobaziaren hizkuntzak gure inkontzientea kitzikatzen duen eta barne paisaiabatzuk ikusarazten dizkigun

Ordutegia

Saioak

  • Abenduak 12, 13, 14 eta 15. 20:00etan
  • Abenduak 16. 17:00etan eta 21:30etan
  • Abenduak 17. 19:00etan

Argibide gehiago

Tarifak

  • 11,50 - 38 euro /beherapenak
  • Arriagako lagunek: %15. Abenduak 12 eta 13: %25% gehienez

Eta gainera