Zirku. Circa Contemporany Circus: Opus

  • Noiz

    2018/05/19(e)tik 2018/05/20(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Giza gorputzaren adierazkortasunahalmenaren laudorio bat.

“Opus” lana indarrez, birtuosismoz eta poesiaz gainezka dago.

Hamar akrobatek eta soka kuarteto batek gugana dakarte Dmitri Shostakovich konpositore errusiarraren, XX. mendeko konpositore handienetako baten, musika liluragarria. “Opus” honetan tentsio bizian elkartzen dira musikaren dramatismoa, muturreko akrobaziak, mugimendu lirikoa eta talde koreografia.

Circa Australiatik dator zirku garaikideari buruzko bere ikuspegi berri eta ausartarekin, lan honetan islatzen duenarekin.

Aztergai dira hemen gizakiaren eta taldearen arteko harreman konplexuak, historiaren bilakaeraren eta bihotzaren aginduen artekoak, tragikoaren eta komikoaren artekoak.

Gorputzaren mugimendua musikaren erritmora, gizakiaren adierazpen gorena bihurturik.

Ordutegia

Saioak

  • Maiatzak 19: 20:00etan
  • Maiatzak 20: 19:00etan

Argibide gehiago

Tarifak

11,50 - 38 euro /beherapenak

Arriagako lagunek: %25etik %35era

Iraupena: Ordu 1 eta 20 minutu

Eta gainera