Zinema arratsaldeak Arkeologikoan. “Menhir Handiaren enigma”

Zinema arratsaldeak Arkeologikoan. “Menhir Handiaren enigma”
  • Noiz

    2017/11/28

  • Ordua

    19:00etan

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Udazken honetan Zinemaldi arkeologikoaren III. Zikloa antolatu dugu. Normalean egiten dugun bezala, Bidasoako Zinema Arkeologikoaren Nazioarteko Jaialdiko artxibategiak utzitako hiru film aurkeztuko ditugu, Historiaurreko eta Historiako arloetan oraintsu egin diren zenbait ikerketetan ateratako emaitzak bertan aurkeztuko direlarik.

Iraganera begirada desberdinak egingo ditugu, eta hauen bitartez kobazuloetako hormetan edo Mendebaldeko lehenengo arkitekturen horma irudiei buruz egin diren irakurketa berriak ezagutuko ditugu.

Gure historiako zenbait gertaera ilun ere ezagutuko ditugu, argituak izan daitezkeenak utzi dituzten ebidentzia materialei esker. Horretaz gain, gure iragan hurbileko dokumental bat erakutsiko da. Bertan arkeologiak, nahita lurperatutako gertaera bat eta boteretik maneiatutako kontakizun bat, Historian bilakatzeko duen eginkizuna aldarrikatu nahi da.

“Bidasoako Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoa ibiltaritzan”
Duela 7.000 urte, Atlantiar kostaldeko jendeak milaka megalito eraiki zituzten, eta zeinu misteriotsuak zizelkatu zituzten harri haietan. Nazioarteko zientzialari talde batek, Serge Cassen frantziarraren zuzendaritzapean eta Bretainiako Er Grah menhir handitik abiatuz, eraikuntza erraldoi horietako asko esploratu ditu eta hizkuntza sinboliko bat dutela ondorioztatu du, harrian zizelkatua.

“Menhir Handiaren enigma”
Aroa-Kultura: Megalitismoa
Urtea: 2016
Iraupena: 52 minutu
Ekoizpen Herrialdea: Frantzia
Lurraldea: Frantzia
Hizkuntza: Frantsesa (Gaztelerazko azpititulue¬kin)
Zuzendaria: Sorba, Marie-Anne; Cazenave, Jean-Marc
Ekoizpena: MC4

Filma amaitzerakoan, Bergarako UNED-ko zentro elkartuan historiaurrean irakaslea den, Mikel Aguirre Ruiz de Gopegi arkeologoak moderatuko duen mahai-inguru bat irekiko da.

Ordutegia

19:00etan

Argibide gehiago

Tarifak:
Doako sarrera

Plaza mugatuak tokia bete arte 

Aurretiko erreserba egitea gomendatzen da:
94 404 09 90 zenbakira deituz,
edo arkeologimuseoa@bizkaia.eus helbidera idatziz.

Eta gainera