Zinema arratsaldeak Arkeologikoan. “Euskal baleontzien hondamena”

Zinema arratsaldeak Arkeologikoan. “Euskal baleontzien hondamena”
  • Noiz

    2017/11/23

  • Ordua

    19:00etan

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Udazken honetan Zinemaldi arkeologikoaren III. Zikloa antolatu dugu. Normalean egiten dugun bezala, Bidasoako Zinema Arkeologikoaren Nazioarteko Jaialdiko artxibategiak utzitako hiru film aurkeztuko ditugu, Historiaurreko eta Historiako arloetan oraintsu egin diren zenbait ikerketetan ateratako emaitzak bertan aurkeztuko direlarik.

Iraganera begirada desberdinak egingo ditugu, eta hauen bitartez kobazuloetako hormetan edo Mendebaldeko lehenengo arkitekturen horma irudiei buruz egin diren irakurketa berriak ezagutuko ditugu. Gure historiako zenbait gertaera ilun ere ezagutuko ditugu, argituak izan daitezkeenak utzi dituzten ebidentzia materialei esker. Horretaz gain, gure iragan hurbileko dokumental bat erakutsiko da. Bertan arkeologiak, nahita lurperatutako gertaera bat eta boteretik maneiatutako kontakizun bat, Historian bilakatzeko duen eginkizuna aldarrikatu nahi da.

“Bidasoako Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoa ibiltaritzan”
1615ean hiru euskal baleontzi iritsi ziren Islandiako kostaldera. Zoritxarrez, itzultzekotan zeudela, ontziak hondoratu egin ziren eta tripulazioa Islandian geratu zen. Han laster hasi ziren tentsioak bertako biztanleekin. 400 urte geroago, bi arkeologo euskaldunek (Ander Arrese eta Beñat Iturriotz) Islandiara itzultzea erabaki zuten, baleontzi haien eta zoritxarreko eskifaiaren arrastoari jarraitzeko.

“Euskal baleontzien hondamena”
Gaia: Ur azpiko arkeologia
Aroa-Kultura: Aro Modernoa
Urtea: 2016
Iraupena: 80 minutu
Ekoizpen Herrialdea: Euskal Herria
Lurraldea: Islandia
Hizkuntza: Euskaraz (Gaztelerazko azpititulue¬kin)
Zuzendaritza: Tolosa, Eñaut
Ekoizpena: Gogoan Ekoizpenak 
Suhar Arkeologia

Filma amaitzerakoan, Islandian aurrera eramandako ikerketaren zuzendarikidea den, Ander Arrese arkeologoak moderatuko duen mahai-inguru bat irekiko da.

Ordutegia

19:00etan

Argibide gehiago

Tarifak:
Doako sarrera

Plaza mugatuak tokia bete arte 

Aurretiko erreserba egitea gomendatzen da:
94 404 09 90 zenbakira deituz,
edo arkeologimuseoa@bizkaia.eus helbidera idatziz.

Eta gainera