Zinema arratsaldeak Arkeologikoan. “Azken lubakia: Turtzioz-Enkarterriak 1937”

Zinema arratsaldeak Arkeologikoan. “Azken lubakia: Turtzioz-Enkarterriak 1937”
  • Noiz

    2017/11/29

  • Ordua

    19:00etan

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Udazken honetan Zinemaldi arkeologikoaren III. Zikloa antolatu dugu. Normalean egiten dugun bezala, Bidasoako Zinema Arkeologikoaren Nazioarteko Jaialdiko artxibategiak utzitako hiru film aurkeztuko ditugu, Historiaurreko eta Historiako arloetan oraintsu egin diren zenbait ikerketetan ateratako emaitzak bertan aurkeztuko direlarik.

Iraganera begirada desberdinak egingo ditugu, eta hauen bitartez kobazuloetako hormetan edo Mendebaldeko lehenengo arkitekturen horma irudiei buruz egin diren irakurketa berriak ezagutuko ditugu.

Gure historiako zenbait gertaera ilun ere ezagutuko ditugu, argituak izan daitezkeenak utzi dituzten ebidentzia materialei esker. Horretaz gain, gure iragan hurbileko dokumental bat erakutsiko da. Bertan arkeologiak, nahita lurperatutako gertaera bat eta boteretik maneiatutako kontakizun bat, Historian bilakatzeko duen eginkizuna aldarrikatu nahi da.

Euskadin guda ez zen Bilboko hartzearekin amaitu. Enkarterriak, Turtzioz ardatz zutela “azken lubaki” bihurtu ziren, hain zuzen ere, lurraldea defendatzeko, gudako basakeriengatik ihes egin zuten 200.000 pertsonen bizia zalbatzeko eta erbestean urteetan zehar iraun zuen borroka prestatzeko, Eusko Jaurlaritzaren azken erresistentzia izan ziren. 

Ikertzaile talde bat, italiar artxibategi militarretan sartzen da, ezezaguna den materiala berreskuratzeko asmoz. Material hauek, erregimen frankistak kontakizun faltsu bat eraiki zuela adierazten dute, gertaera historikoak nahita manipulatu zituela erakusten dute. Dokumentalak “existitu ez ziren” irudiak erakusten ditu, isilduak izan zirenei ahotsa ematen die eta gure duela gutxiko historiaren garrantzi handiko gertaera bat kontatzen du. 

“Azken lubakia: Turtzioz-Enkarterriak 1937”
Urtea: 2017
Iraupena: 72 minutu
Ekoizpen Herrialdea: Euskal Herria
Lurraldea: Bizkaia
Hizkuntza: Gazteleraz
Zuzendaria: González Pagaldai, Iban
Ekoizpena: Baleuko S.L.

Filma amaitzerakoan, Iban González Pagaldai zuzenda¬riak, Nagore Orella Ruiz erredaktore eta ekoizpenaren arduradunak eta Iñigo Camino Garcia, proiektuaren sustatzaile eta ekoizle exekutiboak moderatuko duten mahai-inguru bat irekiko da.

Ordutegia

19:00etan

Argibide gehiago

Tarifak:
Doako sarrera

Plaza mugatuak tokia bete arte 

Aurretiko erreserba egitea gomendatzen da:
94 404 09 90 zenbakira deituz,
edo arkeologimuseoa@bizkaia.eus helbidera idatziz.

Eta gainera