Zinegoak 2018. Émilie Jouvet-ekin Masterclass

Zinegoak 2018. Émilie Jouvet-ekin Masterclass
  • Noiz

    2018/02/20

  • Ordua

    12:00etan

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

2018ko otsailaren 20an, goizez, Émilie Jouvet BilbaoArte bisitatzen du; argazkigile eta zuzendari frantziarrak doako masterclass-a emango du, Zinegoak 2018 Ohorezko Saria jaso duela eta.

Émilie Jouveti buruz
Artista, argazkilaria, zuzendaria, sortzailea, ekoizlea, militantea, intelektuala, feminista, queer… horiek Émilie Jouvet deskribatzeko zenbait adjektibo, hala ere zerrenda askoz luzeagoa da.

Topaketa honetan Zinegoak 2018 Ohorezko Sarituaren lanaren gakoak ezagutuko dituzue. Nolakoa da bere narrazio diskurtsoak biltzen duen gorputza?

Proiektu bati ekiteko eta gidoia eraikitzeko garaian, zein teknika eta premisetatik abiatzen da?

Zer nolako garapena izan du bere begiradak?

Masterclass hau Lucía Egañak dinamizatuko du.

Ikus-entzunezko Komunikazioan doktorea da, Arte Ederretako ikasketak ditu, eta gaur egun, Macbaren Ikasketa Independenteen zuzendaria da.

Zinegoak 2012an Dokumental Onenaren Saria jaso zuen Mi sexualidad es una creación artísticalanarekin.

Aukera paregabea ikus-entzunezko sormen abangoardiaren gakoak ezagutzeko, lehen mailako sortzaile biren eskutik.

Ordutegia

12:00etan

Argibide gehiago

Tarifak
Doako sarrera
Sarrera librea aretoa bete arte.

Eta gainera