Zine zikloa: Robert Bresson

Zine zikloa: Robert Bresson
  • Noiz

    2018/03/02(e)tik 2018/03/26(e)ra

  • Ordua

    19:00etan

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

2018ko martxoaren 2tik 26ra, Robert Bresson zuzendarian ardaztutako zine ziklo bat eskaintzen du Art House Zinemak jatorrizko bertsioan, gaztelaniazko azpitituluekin.

A Contracorriente Films-en parte-hartzearekin.

Zuria, gelditasuna eta isiltasuna.

Robert Bressonekin elkartzekoak gara BilbaoArte Fundazioan.

Zinemagile gutxik hartu dute bere gain intenzio-adierazpen soila baino gehiago den konpromiso izugarri zorrotza: hots, “Irudi onen multzo bat gorrotagarri izan daiteke”-la ulertzea, eta beraz ideia hori zinemagintzan erabiltzea ikuslearekiko amore emate endekatu bat sahietsiz, nork bere buruarekiko konplazentzia baztertuz.

Erabateko botoa, guztia irentsi egiteko zorian dagoena.

Robert Bressonek eskakizunen menpean egin zuen. “Ezer ez soberan, ezer ez falta…” errepikatzen zuen behin eta berriro. Baina, nola jakin? Nola lortu?

Erantzun bakarra bere filmak behin eta berriro ikustean datza. Aparteko testuak, Michael Hanekek honela deskribatuak: “Egile bikain ia guztiei buruz esaten da haien obra guztietan saiatu direla pelikula berbera egiten behin eta berriz. Hau ez da egia Bressonekin.

Izan ere, egiaren menpe izateak ez du hautatzen uzten.” Robert Bresson izeneko egizale horrek erantzun zion Hanekeri denbora abstraktu eta elkarrizketa hipotetikoan: “Zuriaren, isiltasunaren eta gelditasunaren gainean eraiki ezazu zure pelikula.”

Premisa horrek inbadituko du aurtengo martxoa, neguaren amaiera eta bizitzaren hasiera seinalatzen duen hila, non Bressonen obra nagusienetariko lau lagunduko gaituzten egilearen hogei urte kasik zeharkatzen duen bidaian.

Un condenado a muerte se ha escapado, Al azar de Baltasar, Mouchette eta El diablo, probablemente zine-pentsalari honen itzaltsuenetariko lau pieza ditugu. Berak esaten zuen moduan: “Ideiak ezkuta itzazu, baina aurkigarri izan dadila. Inportanteenak ezkutatuenak izan behar dira.”

Horretan datza gure gonbidapena aldi honetan: BilbaoArteko Art House Zineman ideiak bilatzen denbora pasa dezazuen, emozioank bizitzearren.

Martxoak 2, ostirala, eta 5, astelehena, 19:00etan
«Un condamné à mort s’est échappé»
Robert Bresson

Martxoak 9, ostirala, eta 12, astelehena, 19:00etan
«Au hasard, Balthazar»
Robert Bresson

Martxoak 16, ostirala, eta 19, astelehena, 19:00etan
«Mouchette»
Robert Bresson

Martxoak 23, ostirala, eta 26, astelehena, 19:00etan
«Le diable probablement»
Robert Bresson

Ordutegia

19:00etan

Argibide gehiago

Tarifak
Doako sarrera
Sarrera librea aretoa bete arte.

Eta gainera