Zine Zikloa: “Lehen astearteko hitzordua”. Zinea jatorrizko bertsioan euskarazko azpitituluekin. Filmazpit-ekin lankidetza

  • Noiz

    2018/03/06(e)tik 2018/12/04(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

2018ko martxotik abendura, hilabete bakoitzeko lehen asteartean, «Lehen astearteko hitzordua» izeneko ziklo berri bat izango dugu BilbaoArten, Filmazpit-ekin lankidetzan.

Filmak jatorrizko bertsioan, euskarazko azpitituluekin proiektatuko dira.

Lehen urte honetan izango dugun lanen bilduma, denak azken hamarkadan ekoiztutakoak, euskaldun ikusleentzako genero arteko ibilbide zorabiagarri bat osatuko du.

  • Martxoak 6, 19:00etan

    Itzaletan egiten duguna Jemaine Clement, Taika Waititi

  • Apirilak 3, 18:30etan

    Papusza Joanna Kos-Krauze, Krzysztof Krauze

  • Maiatzak 8, 19:00etan

    Eskerrik asko, ugazaba! François Ruffin

  • Ekainak 5, 19:00etan

    Falta den irudia Rithy Panh

  • Uztailak 3, 19:00etan

    Janis Amy Berg

  • Abuztuak 7, 18:00etan

    Intziria Na Hong-Jin

  • Irailak 4, 18:30etan

    Eztia Valeria Golino

  • Urriak 2, 19:00etan

    Horma artean Laurent Cantet

  • Azaroak 6, 19:00etan

    Hannah arendt Margarethe Von Trotta

  • Abenduak 4, 19:00etan

    Aintza Kristina Grozeva, Petar Valchanov

Argibide gehiago

Tarifak
Doako sarrera

Sarrera librea aretoa bete arte.

Eta gainera