Zine zikloa: Jacques Tati

  • Noiz

    2018/06/28(e)tik 2018/09/06(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

2018ko ekainaren 28tik irailaren 6era, Jacques Tati zinegile frantsesari eskaintzen dio ziklo bat Art House Zinemak.

Jatorrizko bertsioan gaztelaniazko azpitituluekin jarriko da eta komiko zinematografikoaren lana ikusteko bi saio bakoitzeko izango dira.

Pausu aldatuaren komikoa Jacques Tatiren zine-ondare osoari atzera begira.

Tatiren bizitzak XX. mendeko hiru laurden iraun zuen. 1907ko urrian jaio eta 1982 hil egin zen, azaroaren 4an.

Konde errusiar baten seme naturalaren semea zen.

Haren aitonak, jenerala izandakoak, Parisen gozatu zuen Frantziako hiriburuak Errusiako imajinarioan beti eragin dituen xarmaz, heriotza heldu arte.

Dauzkagun Tatiren biografia ia guztiek nabarmentzen dute bere interes falta ikasketetan, kirolentzat zeukan gaitasun handia eta bere Chaplin-zaletasuna.

Ikasle izan zen Erresuma Batuan.

Bertan tenisaren munduaren parte izan zen, bere umore-gagetan sartuko zuena. Bere parodiek eta keinu komikoek, hortik gutxira rugby talde baten kide zelarik, ospetsua bilakatu eta bidea erakutsi zioten.

Jacques Tati beti berandu heldu omen zen bidera.

Espektakulu munduan hasi zen 30eko hamarkadan, zinema hitz egiten hasita zegoela.

Frantzia alemaniarren erasotik defendatzera mobilizatua, armada frantsesaren ia oposaketarik gabeko erortzeak desmobilizatu egin zuen Tati berriro eta Parisera bidali.

Bertan betirako markatu zuen gertaera jazi zen. Nazi-okupazioaren Paris hura ez zen toki alaia.

Tatik bizi zuen kabareten frisoen artean, bizimodua ateratzen zuen barrea iragartzen beldurraren aurrean.

Lido mitiko hartan Hitleren zoramenetik ihesi zegoen dantzari austriar batekin elkartu zen.

Alaba bat izan zuten, baina Tatiren beldurrak umorea menperatu zuen eta ez zuen izan neska bere alabatzat ezagutzeko kemena.

Bizitza osoan damutu egin zen. Handik gutxira beste emakume batekin ezkondu zen eta bi haur eduki, baina erresistente eta salatarien Paris hura beti lagundu zuen Tati.

Beste guztia, hots, zinemaren komikorik garrantzitsuenen mitoa sustatzen duena, jakina da.

1947an, rol txikiak zenbait zinema frantseseko film garrantzitsuenetan egin eta gero, benetan berarena izan zen lehen filma filmatu zuen: Jour de fête.

Lan horrek atzerapen eta mesfidantza ugari sufritu zituen.

1949ko uztailaren 4an estreinatu egin zen.

Horren ondoren karrera laburra baina aparta eta ahaztezina etorri zen.

Une hartan, haren proiektu ia guztiek eragozpen eta onezpen eza jaso zuten.

Ez zen inoiz bide erreza izan.

Bere unibertsoa, keinuan eta isiltasunean tematua koloreen eta berrikuntzeen garaietan, pasua aldatuz zihoala zirudien. Denbora galduta.

Hala ere, erbesteratze horrek lagundu zuen Tati bere bizitza osoan zehar, unibertsala eta eternala bihurtuz.

BilbaoArtek, Jour de fête estreinatu egin zenetik 69 urte pasa direlarik, ibilbide sakon bati ekingo dio, bere film luze eta laburmetrai guztiei begiratuz.

Etorkizunari mesfidantzaz begiratzen zion frantziar izukaitzarentzako omenaldia dugu hau.
Juan Zapater

  • Ekainak 28 / Abuztuak 2, 19:00etan:
    Jour de fête
    (1949, Z/B, 87 min.)
  • Uztailak 5 / Abuztuak 9, 19:00etan:
    Les vacances de monsieur Hulot
    (1953, Z/B, 89 min.)
  • Uztailak 12 / abuztuak 16, 19:00etan:
    Mon oncle
    (1958, Kolorea, 116 min.)
  • Uztailak 19 / Abuztuak 23, 19:00etan:
    Playtime
    (1967, Kolorea, 124 min.)
  • Uztailak 26 / Abuztuak 30, 19:00etan:
    Trafic
    (1971, Kolorea, 98 min.)
  • Abuztuak 1 / Irailak 6, 19:00etan:
    Parade
    (1974, Kolorea, 90 min.)
  • Abuztuak 8 / Irailak 5, 18:30etan:
    Filma laburrak
    (1934-1978, 147 min.)

Argibide gehiago

Tarifak:

Doako sarrera

Doako sarrera aretoa bete arte.

Fundación BilbaoArte Fundazioa. Urazurrutia, 32. 48003 Bilbo (Bizkaia)

Eta gainera