Zine Zikloa: “Han-en herriaren alde ezezaguna”. CCCE eta Korean Foundation-ekin lankidetzan

Zine Zikloa: “Han-en herriaren alde ezezaguna”. CCCE eta Korean Foundation-ekin lankidetzan
  • Noiz

    2018/06/12(e)tik 2018/06/21(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

2018ko ekainaren 12tik 21era korear zine ziklo berri bat eskaintzen du BilbaoArtek bere Art House Zineman.

Jatorrizko bertsioan gaztelaniazko azpitituluekinproiektatuko dira birritan sei filma, «Han-en herriaren alde ezezaguna» titulupean. CCCE eta Korean Foundation-ekin lankidetzan.

2015ean BilbaoArte Fundazioa eta Koreako Kultur-Zentroa Madrilen elkarlanean hasi ziren. 2016. urtean zehar harremana sendotu zen SeMA Nanji Residency eta BilbaoArteren arteko trukaketa beka baten sorrerarekin.

Hiru urte geroago, sei artistak hartu dute parte edo ari dira orain parte hartzen, eta lau korear zinema edizio gauzatu egin dira.

Azken urte hauetan gure merkatuan estreinatutako lanik hoberenak proiektatu ditugu.

Art House Zinemako aretotik igaro izan dira pelikularik sarituenak, jada mundu mailako zinematografian oinarrizkoak diren tituluak, eta Park Chan-wooken lanari atzera begirako ziklo bat eskeini diogu ere.

Oraingo honetan aukeraketak interes berezi bat izango du, Euskal Herrian lehen aldiz erakutsiko diren sei pelikulaz osatuta dagoelako programazioa.

Egia esan, azken produkzioen artean selekzio bat egin da eta izaera dibulgatzaile batekin, BilbaoArteko IV.

Hego Korear Zinema Erakustaldiak ibilbide bat planteatzen du genero, gai eta narratiba ezberdinetatik, aniztasun eta aberastasun handiko zinematografia bat erakutsiz, bereziki maitatzen duguna.

Alde horretatik, antolatu ditugun sei filma hauen bitartez, ikusleek munduko guda-historia hurbila eta urruna ezagutu ahal izango dute Koreako gerra zibilaren bukaerarekin XX. mendeko 50ko hamarkadan, Iparra eta Hegoa banatu zituen gatazka odoltsua, hain zuzen; baita abenturazko kontakizun bat ere, Koreako Erdi Aroko historiaren berregitea Robin Hood eta Zazpi samuraien arteko gurutzaketa batean.

Thrillerra, suspensea eta biolentzia badaude, jakina; baina drama, umorea, emozioa, pasioa eta sakrifizioa ere bai.

Dena zinematografia hau bereizten duen truko “are zailago”-en joeraz kutsatuta, bere lanekin mundua harritzen jarraitzen duena.

Ekainak 12, 16:15etan eta ekainak 21, 18:30etan
“The front line”
Jang Hoon

Ekainak 12, 18:30etan eta ekainak 19, 16:15etan
“The fatal encounter»
Lee Jae-Gyu

Ekainak 13, 16:15etan eta ekainak 20, 18:30etan
“Clown of a salesman”
Jo Chi-Un

Ekainak 13, 18:30etan eta ekainak 20, 16:15etan
“A hard day”
Kim Seong-Hoon

Ekainak 14, 16:15etan eta ekainak 19, 18:30etan
“The suspect”
Won Shin-Yeon

Ekainak 14, 18:30etan eta ekainak 21, 16:15etan
“Kundo: age of the rampant»
Yun Jong-Bin

Argibide gehiago

Tarifak
Doako sarrera aretoa bete arte

Eta gainera