Zine kontzertua. Metrópolis

  • Noiz

    2018/05/31

  • Ordua

    19:00etan

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Zientzia fikziozko zinemaren maisulan bat, bere zuzeneko soinu banda eta guzti.

1927an estreinatua, “Metropolis”, espresionismo alemanaren adierazle garrantzitsuenetako bat da, historiako itzal handiko fi lmetako bat, kultuzko obra bezala ekarria izan dena.

Zientzia Fikziozko zinemaren klasiko hau beti da interesgarria, baina ikuskizun honetan badu beste
rakargarritasun bat, bertsio zabaldua proiektatuko baita, 2008an Buenos Airesen deskubritu zena.

Nazioarteko arreta erakarri zuen zaharberritze-prozesu bati esker, orain posible dugu galdutzat jotzen ziren eszenak ikustea.

Gainera, aukera izango dugu Gottfried Huppertz-ek konposatutako jatorrizko soinu banda bikainaz gozatzeko, zuzenean interpretatuko baitu Bilbao Orkestra Sinfonikoak.

Duela hilabete batzuk inoiz ez bezala disfrutatu bagenuen “Nosferatu”rekin, laster beste horrenbeste egingo dugu “Metropolis”ekin, ezinbesteko filma eta hainbat pelikula klasikoren (“Blade Runner” edo “Star Wars”) inspirazio-iturri izan dena.

Ordutegia

19:00etan

Argibide gehiago

Tarifak:

  • 8,50 - 27 /beherapenak
  • Arriagako lagunek: %25etik %35era
Iraupena: 2 ordu 25 minutu

Eta gainera