Why we sing–Eskolan kantari

  • Noiz

    2017/11/12

  • Ordua

    19:00etan

  • Non

    Teatro Arriaga Antzokia

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Abesten duten, dibertitzen diren eta musikaren inguruan hazten diren neska-mutilak.

Zergatik kantatzen dugu? Galdera horri erantzuteko eta neska-mutilak dibertitzeko eta musikaren inguruan hazteko helburuarekin, Bilboko Abesbatza Elkarteak “Eskolan kantari” eskola proiektua sustatu du. Bertan, haurren abesbatzak osatzen ari dira ikastetxe desberdinetan.

Arriaga Antzokiko eszenatokiak kantari gazte horiek bilduko ditu, euren kantua partekatu nahi duten artistak jende aurrean aurkezteko. Horrez gain, kontzertuan, Bilboko Abesbatza Elkarteko Euskeria Haur eta Gazte Abesbatza haiekin batera arituko da.

Musika hitzordu hau gure folkloreko katu batekin hasiko da, “Kantuz sortu naiz”, bizitzeko, partekatzeko eta irribarre egiteko abesten dugula gogora ekartzeko.

Eta amaitzeko, kontzertuari izenburua eman dion “Why we sing” abestuko da, Amerikako Greg Gilpin konpositorearena. Bertan, parte hartu dute abesbatza guztiak arituko dira.

Bi konposizioen artean, emozioez, istorioez eta sentimenduez jositako ibilbide osoa, ilusioz zipriztindutako ahotsen bidez.

Ordutegia

19:00etan

Argibide gehiago

Tarifak

7 - 16 euro /beherapenak

Eta gainera