War Requiem

  • Noiz

    2017/06/23(e)tik 2017/06/24(e)ra

  • Ordua

    20:00etan

  • Non

    Teatro Arriaga Antzokia

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Maisulan bat musika-aldarri gisa gerraren lazturaren aurka.

War Requiem, Benjamin Britten-en maisulana, gerraren lazturaren eta suntsiketaren aurkako aldarria da. Calixto Bieito-ren zuzendaritzapean, koru handi batek, haurren koruak, ganbera-orkestrak, orkestra sinfoniko batek, organista batek eta hiru bakarlari bikainek hartuko dute parte bakearen aldeko musikal ahaltsu honetan; izan ere, bakeak II. Mundu Gerraren ondoren estreinatu zen lehenengo aldian bezain beharrezkoa izaten jarraitzen du gaur ere.

War Requiem Coventry-ko Katedrala berriro irekitzea ospatzeko idatzi zen 1962an; izan ere, 1940an errauts bihurtu zuten bonbardaketa jasan zuen. Eraso horretan, beste 4.000 etxebizitza inguru ere suntsitu ziren.

Britten-en requiema hasiera-hasieratik maisulantzat hartua izan zen kritikaren eta publikoaren aldetik eta, harrezkeroztik, mundu osoan zehar, maiz eskaini izan da. Produkzio ikusgarri honetan, antzokia katedral bihurtuko da haren berreraikitze-prozesuan.

Ordutegia

20:00etan

Argibide gehiago

Tarifak

17 - 65 euro / Beherapenak

Deskontu aplikagarriak:

  • Arriagako lagunek: %25etik %35era
  • Taldeek, familia ugariek, 30 urtetik beherakoek eta 65 urtetik gorakoek,%33tik gorako ezgaitasuna duten pertsonek eta langabetuek: %25.
  • Azken orduko deskontua: %50 (arestian aipaturiko taldeentzako, Arriagako lagunek izan ezik)
  • Gurpil-aulkian dauden ezgaitasuna duten pertsonek: %50 (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin)

Eta gainera